Espainiako Gobernuaren dekretuaren arabera, zer egin ahal da hondartzetan?
Dekretuak hondartzetan egin ahal diren ekintzak zehazten baditu ere, herri askotan nahasmena sortu da. Hona hemen Dekretuaren inguruko argibideak.
EGIN DAITEZKEEN EKINTZAK:
-
Uretako banakako kirolak: piraguismoa, paddle surf, bodyboard, igeriketa… gogoratu kirola egiterakoan segurtasun distantzia handitu egin behar dela.
-
Kirola egin: korrika egin hondartzan, korrikalarien artean 10 bat metroko segurtasun tartea mantenduz.
-
Bakarka jolastu: beti ere segurtasun tartea mantenduz, ordutegiaren barruan eta gehienez ere ordu betez. Etxera iritsitakoan erabilitako jolasak desinfektatzea gomendatu dute.
-
Paseoak eman: baimendutako orduetan eta baimendutako herritarrek soilik.
EGIN EZIN DAITEZKEEN EKINTZAK:
-
Ordutegietatik kanpo kirola egin.
-
Eguzkia hartu.
-
Taldean batu edo egon.
-
Taldekako kirol jarduerak egin.
-
Hondartza zure etxetik kilometro bat baino gehiagora badago, ezin zara bertara joan.
Txakurrak hondartzan. Oro har, hondartza denboraldia ailegatu bitartean, txakurrak hondartzan ibiltzeko baimena daukate. Ondarroaren kasuan, udalak iazko uztailean onartutako ordenantzaren arabera, maiatzean eta urrian 22:00etatik 09:00etara egon daitezke txakurrak Arrigorri hondartzan, eta ekainaren1etik irailaren 30era ezin dira txakurrak hondartzan egon.