Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Alarma egoera beste bi astez luzatzea onartu du Espainiako Kongresuak

178 aldeko botogaz onartu da laugarren luzapena. Ondokoek eman dute aldeko botoa: PSOE, Podemos, Ciudadanos, PNV, Mas Pais, Coalicion Canaria, PRC eta Teruel Existe. Alarma egoera luzatzeko proposamena babesteko EAJk hiru baldintza ipini dizkio Sanchezi.

Sanchez, gaur Espainiako Kongresuan egindako bozketan. Argazkia: Espainiako Kongresua
Asier Alkorta
Lea-Artibai eta Mutriku
2020/05/06

Alarma egoera maiatzaren 23ra arte (egun hori barne) luzatzeko proposamena egin du gaur [maiatzak 6] Pedro Sanchez Espainiako presidenteak Kongresuan, eta onartu egin dute; laugarrenez onartu dute alarma egoera luzatzea. Dena dela, Sanchezek esan du “printzipioz” beste bi astez luzatuko dela. Izan ere, esan du deseskaladaren fase guztiak amaitu arte alarma egoera indarrean egotea “neurririk eraginkorrena” dela.

  • Aldeko botoa eman dutenak (178 boto): PSOE, Podemos, Ciudadanos, PNV, Mas Pais, Coalicion Canaria, PRC eta Teruel Existe.
  • Aurkako botoa eman dutenak (75): Vox, ERC, Junts per Catalunya eta CUP.
  • Abstenitu direnak (97): EH Bildu, PP, Navarra Suma eta BNG.

Proposamena bozkatzerakoan oztopoak egon zitezkeela jakinda, Sanchez azkar ibili da bozketa egin aurreko orduetan, eta atzoz geroztik akordioa itxi zuen Ciudadanosekin. EAJk, ostera, gaur goizean [maiatzak 6] baieztatu du bere babesa, akordioa itxita. PP alarma egoera luzatzearen kontra bozkatzekoa bazen ere, jarrera aldatu eta zenbait erkidegoetako buruek hala eskatuta abstenitu egin da.

Alarma egoera luzatzeko proposamena babesteko, EAJk hiru baldintza ipini dizkio Sanchezi: pandemiaren aurkako neurriak erkidegoekin adostea eta erkidegoetako presidenteek ezartzea, Madrilek hauteskundeak “erraztea” eta TrebiƱun gertutasun irizpideak izatea eta Arabako zerbitzua jasotzea.

Alarma egoera zein egunera arte luzatu duten zalantza sortu da komunikabideen artean. Hori jakiteko, alarma egoera ezarri zen lehen eguna hartu behar da kontuan; zapatu batean sartu zen indarrean (martxoak 14), eta, ondorioz, zapatu batean amaituko da (maiatzak 23), egun hori barne.

Josu Erkoreka Jaurlaritzako eledunak Euskadi Irratian azaldu duenez, Sanchezek baldintzak onartu izana ona da: “Printzipioz notizia ona da, ikusiko dugu gero nola gauzatuko den”.

Mugikortasuna probintziari barik autonomia elkartera mugatzea nahi du Jaurlaritzak. “Malgutasun neurriak onartu beharko dituzte”, esan du Erkorekak. Eta gaineratu du larrialdi egoerak ez duela oztopatzen hauteskundeak egitea.

OMEren oharra. Bestalde, Osasunaren Munduko Erakundeko (OME) Zuzendari Nagusi Tedros Adhanom Ghebreyesusek ohartarazi du konfinamendutik ateratzeko prozesua gaizki kudeatuz gero litekeena dela berriz ere ezarri behar izatea. Hala, Ghebreyesusek konfinamendutik ateratzeko neurriak hartzen ari diren estatuei ohartarazi die konfinamendua berriz ezartzeko aukera “oso erreala” dela eta neurriak tentuz hartzeko eskatu du.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.