Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Euskara

Bizkaiko Foru Aldundiak beharginek euskara lantzeko proiektua abiarazi du

Berbanet izena jarri diote programari. Horri esker, langileek telematikoki hizkuntza landu ahal izango dute. Programa horrekin lortu gura dute foru-sail denetako langileek hizkuntzaren erabileraren jarioa handitzea

Oihana Cabello Elorriaga
Lea-Artibai eta Mutriku
2020/05/06

Bizkaiko Foru Aldundiak euskarazko mintzapraktika egiteko aukera emango die aldundiko langileei. Horretarako, Berbanet proiektua abiarazi du, telematikoki hizkuntza landu ahal izateko. Programa horrekin lortu nahi dute foru-sail denetako langileek hizkuntzaren erabileraren jarioa handitzea, euskara erabiltzeari beldurra kentzea eta lan eremuan euskaraz hitz egiteko ohitura finkatzea. Era berean, mintzamenaren eta ahozko ulermenaren maila hobetzea ere badu xede egitasmoak.

Berbaneten lehen edizio hau edizio pilotua da, eta irailetik Euskaraldiaren 2020ko edizioa amaitu arte garatuko da, hau da, abenduaren 4ra arte. Ekainaren 1era arte egongo da irekita izena emateko epea.

Zehaztu dutenez, saioak bikoteka egingo dira. Horrela, euskaraz aritzeko ohitura gutxi izan eta maila hobetu gura duten pertsonak (berbalariak) euskaraz hitz egiteko ohitura handiagoa dutenekin (berbalaguna) batuko dituzte. Azken horrek, berbalagunak, elkarrizketan berbalariari laguntza emango dio. Bikote bakoitzeko kideak astean behin jarriko dira harremanetan, telematikoki, 30 minutuz euskaraz hitz egiteko. Bideo-konferentziak, telefono-deiak, bideo-deiak erabiliko dituzte jardunerako. Bikote bakoitzak erabakiko du saioa egiteko asteko eguna eta ordua.

Foru aldundiak jakinarazi du Berbaneten parte hartzeko ez dela euskara titulurik behar, baina zehaztu dute komeni dela berbalariak gutxienez B1 maila edukitzea (1. hizkuntza eskakizuna). Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara Zuzendaritza Nagusiak bulego tekniko moduan jardungo du egitasmoak dirauen bitartean: saioak bultzatu eta dinamizatuko ditu eta haien jarraipena egingo du.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.