Mutrikun positibo kasu berri bat erregistratu dute azken orduetan
Orain arte Eusko Jaurlaritzak emandako datuetan ez da baieztatutako kasurik kendu. Gaur, ostera, Berriatuan kasu bat gutxiago dagoela jaso dute; gaurko datuen arabera, Berriatuan 2 positibo kasu daude erregistratuta. Guztira, Lea-Artibain eta Mutrikun 84 positibo kasu daude erregistratuta. Birusa gainditu duten herritarren ehunekoak gora egiten jarraitzen du.
Azken 24 orduetan Mutrikun erregistratu dute COVID-19arekin kutsatutako beste kasu bat. Dena dela, Eusko Jaurlaritzak emandako datuen arabera, atzo Berriatuan hiru positibo kasu zeuden erregistratuta, gaur, ostera, bi positibo kasu daudela diote datuek. Beraz, gaur gaurkoz, Lea-Artibain eta Mutrikun 84 positibo kasu daude erregistratu:
- Ondarroa: 20 positibo (atzoko datu berdina)
- Lekeitio: 19 positibo (atzoko datu berdina)
- Markina-Xemein: 18 positibo (atzoko datu berdina)
- Mutriku: 13 positibo (1 gehiago azken 24 orduetan)
- Etxebarria: 4 positibo (atzoko datu berdina)
- Berriatua: 2 positibo (1 gutxiago azken 24 orduetan)
- Mendexa: 2 positibo (atzoko datu berdina)
- Aulesti: 2 positibo (atzoko datu berdina)
- Amoroto: 1 positibo (atzoko datu berdina)
- Ispaster: 1 positibo (atzoko datu berdina)
- Gizaburuaga: 1 positibo (atzoko datu berdina)
- Ziortza-Bolibar: 1 positibo (atzoko datu berdina)
OHARRA: Berriatuko datua egiaztatzeko ikus maiatzaren 6ko datuak (PDF) eta maiatzaren 7koak (PDF)
Bizkai, Gipuzkoa eta Araban 16.959 kasu positibo zenbatu dituzte guztira (atzo baino 280 gehiago). Horietatik 532 ospitaleratuta daude (atzo baino 52 gutxiago); horietatik 78 ZIUn (atzo baino 2 gutxiago) eta 454 solairuko geletan daude (atzo baino 50 gutxiago). Azterketa lurraldeka eginez gero, ondokoak dira datuak:
- Araba: 4.480 positibo (atzo baino 83 gehiago)/ ospitaleratutakoak 108 dira (-36)/hildakoak 349 (+1)
- Bizkaia: 9.627 positibo (atzo baino 166 gehiago)/ ospitaleratutakoak 323 dira (-4)/hildakoak 761 (+15)
- Gipuzkoa: 2.852 positibo (atzo baino 31 gehiago)/ ospitaleratutakoak 101 dira (-12)/hildakoak 273 (+3)
Pandemia hasi zenetik, guztira 1.383 pertsona hil dira Bizkai, Gipuzkoa eta Araban (atzo 19 pertsona hil ziren). Bestalde, sendatu direnak edo alta jaso dutenak baieztatutako kasu guztien (16.959) %77 dira.