Markina-Xemeingo Herri Biblioteka etxez etxeko mailegu zerbitzua eskaintzen hasi da
Mailegu kopurua mugatua izango da. Liburutegiko langileek eramango dituzte liburuak bazkideen etxeetara.
Lehenengo Fasean sartzeagaz batera, etxez etxeko mailegu zerbitzua eskaintzen hasi da gaur [maiatzak 11], Markina-Xemeingo Herri Biblioteka. Jakitera eman dutenez, eskaerak 94 616 90 47 telefono zenbakira egin beharko dira, astelehenetik barikura, 11:00etatik 13:30etara.
Liburutegiko langileek eramango dituzte liburuak bazkideen etxeetara, segurtasun eta higiene neurri guztiekin, telefonoz adostutako orduan.
Zehaztu dutenez, mailegu kopurua mugatua izango da. Horrela, helduek hiru liburu eskatu ahalko dituzte maileguan, eta euretako bat bakarrik izan ahalko da berria. Haurrek, berriz, bost liburu hartu ahalko dituzte gehinez, maileguan. Horiez gain bi pelikula hartu ahalko dira.