Berritxuko Jai Batzordeko kideek jaiei buruzko balorazio positiboa egin dute. Egoerak hala behartuta jaietako ekimenei etxetik eta Interneten bidez eman behar izan diete zabalkundea.
Ahal den neurrian dekretuak ezarritako neurria malgutzea erabaki du Ondarroako Udalak. Kasu guztiak banan-banan aztertu ditu udalak.
Unai Egia Nabil taldeko kideak talde ezagunen abesti batzuen bertsioak eskaini ditu COVID&COVER proiektuaren bidez. Guztira zazpi abestiren bertsioak egin dituzte; abesti guztiak egongo egoeragaz lotuta daude. Hemen bideo guztiak!
Berriatuan 4 kasu gehiago erregistratu dituzte, eta Lekeition bat. Momentuz, atzoko 20:00ak arteko datuen arabera, 91 positibo kasu daude erregistratuta Lea-Artibain eta Mutrikun. Bizkai, Gipuzkoa eta Araban asteburuan 33 pertsona hil dira, eta sendatu direnak edo alta jaso dutenak baieztatutako kasu guztien (17.709) %83,1 dira.
Udalbatza osatzen duten bi alderdiek aho batez onartu dute proposamena. Aukera dagoenean Euskaraldiari buruzko aurkezpen publikoa egingo dute.
ELA, LAB, Steilas, CCOO eta UGT sindikatuek Jaurlaritzari ohartarazi diete baldintzak negoziatu eta osasuna bermatu ezean, langileak ez direla ikasgeletara itzuliko. Hezkuntzako gainerako eragileekin erantzun bateratu bat ematea dute asmo.
Portuan kokatzen diren taberna eta jatetxeei aurretik zituzten mahai kopuru berbera mantentzeko aukera eskainiko diete. Herriko beste gune batzuetan kokatutako ostalari eta jatetxeek ere eskatu ahalko dute baimen hori.
Zapatu iluntzean hasi eta domeka goizera arte, tximistak eta trumoiak izan ziren nagusi. Hemen Mikel Saizar ondarrutarrak jasotako irudiak!
Mailegu kopurua mugatua izango da. Liburutegiko langileek eramango dituzte liburuak bazkideen etxeetara.
Hezkuntza sailaren erabakiak ikasleen osasuna arriskuan jartzen duela salatu du sindikatuak, eta "arduragabekeriaz" jokatzea leporatu diote.
Autobusen gehieneko edukiera % 30 izatetik % 50 izatera igoko da. Hala ere, segurtasun neurriak mantenduko dira.
Gaurtik aurrera Merkatu Plazan eta Fondaberriko aparkalekuan jaso ahalko dira poltsak.