Lekeitioko Bandera bertan behera uztea erabaki du Isuntzak
Egoerak hobera egingo balu, udako beste data batean lehiatzea aztertzen ari dira.

Ekainaren 7an ospatu behar zen Lekeitioko Bandera bertan behera geratzea erabaki du Isuntza arraun elkarteak. Aurtengoa gizonezkoen 42. eta emakumeen 10. bandera izango litzatekela azaldu dute, baina osasun larrialdia dela eta ezinezkoa egiten dela esan dute estropada hau antolatzea: “parte hartzaileez gain erakartzen duen ikusle kopurua oso handia izaten da”.
Isuntza arraun elkartearentzat eta, oro har, lekeitiar guztientzat oso garrantzitsua izaten da bandera hori. Hori dela eta, egoera hobetzen bada, udako beste data batean egitea pentsatzen ari dira antolatzaileak.