Euskal Eskola Publikoaren Zuzendaritza Elkarteen Federazioko ordezkariek diote ikastetxeen "autonomia" aintzat hartu izana ona dela. Sindikatuek, ordea, nabarmendu dute "are arduragabekeria handiagoa" dela aurrez aurreko eskoletara itzultzeko erabakia ikastetxe bakoitzaren ardurapean uztea. Bihar protesta egingo dute Bilboko Hezkuntzaren egoitzaren aurrean, 11:00etan.
Zapatuan [maiatzak 16] ospatuko dute jaia, konfinamendu egoera berrira moldatuta. Urteroko turrun hotsa, antxoa pintxoak edo Zilarrezko Antxoa sariaren banaketa ez dira faltako.
Banaka, binaka edo familia osoagaz argazkia atera eta sare sozialak elkartasunez betetea dute helburu Lekeition. Ondarroan eta Mutrikun, bestalde, argazki zaharrak jasotzen ari dira.
Parte hartzaileek COVID-19ak eragindako egoera zelan bizi duten azaldu behar dute idazlanean. Maiatzaren 29rako bidali behar dira lanak Uhagon kulturgunearen helbide elektronikora.
21 positibogaz, Lekeitio da eskualde mailan positibo kasu gehien erregistratuta dituen herria. Atzetik datoz Ondarroa (20) eta Markina-Xemein (18). Lea-Artibai eta Mutriku mailan, Munitibar da positibo kasu bat bera ere erregistratu ez duten herria. Gipuzkoa osoan positibo kasu bat gehiago antzeman dute azken 24 orduetan.
Psikologoa da Nahia Idoiaga, Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea. Gernika-Lumon bizi da, eta konfinamenduak jendearengan duen eragina ikertzen ari da, beste hainbat aditugaz batera: Naiara Besarategi, Amaia Eiguren, Maria Dosil, Maitane Picaza eta Naiara Ozamiz.
Urtero modura, hondarra portutik atera eta Karraspio hondartzara eramango dute.
Merkatua 09:00etatik 13:00etara egingo da, Beheko Plazan. Ondokoek parte hartuko dute: Ekoalboraz, Ibiri, Antia, Iratxe lora denda eta Zortziko.
Egoerak hobera egingo balu, udako beste data batean lehiatzea aztertzen ari dira.