Lekeitioko Trinketeko Beteranoen Txapelketako pilotariek bideoa egin dute
Azaldu dutenez, Lekittarrok Zaindu mugimenduak eskatuta egin dute bideoa. Txapelketak aurten 15 urte betetzen dituela eta, horren berri eman eta herritarrei animoak emateko egin dute bideoa. “Txalotu eta esker ona adierazi nahi diogu Lekittarrok Zaindu taldeari egiten duen lan bikainagatik. Eta gure animo eta besarkada birtualak COVID-19aren ondorioz txarto pasaten ari diren guztiei”.