EAEko neurriak direla eta, Aulestiko Udalak ezin izan ditu frontoia eta liburutegia zabaldu
Jaurlaritzak domeka gauean argitaratutako dekretuak debekatu egin zituen Aulestiko Udalak eman nahi zituen aurrerapausoak.
Aulestiko Udalak astelehenetik aurrera frontoia eta liburutegia «neurri berezi batzuekin» zabaltzea aurreikusi zuen barikuan. Baina Eusko Jaurlaritzak 1. Faserako ezarritako neurriak Espainiako Gobernuak ezarritakoak baino «zorrotzagoak» izan direnez, Aulestiko Udalak ezin izan ditu liburutegia eta frontoia zabaldu, eta herritarrei azalpen hori eman nahi izan diete. Oro har, zerbitzuak eta instalazioak honela geratzen dira:
- Udaletxeko idazkaritza zabalik dago, nahiz eta arreta telematikoa hobesten den (94-627 90 06 – idazkaria@aulesti.eus).
- Liburutegia: etxez etxeko mailegu zerbitzua eskaintzen da. Erabilitako liburuek berrogeialdia pasatu behar dutenez, liburuak aurretiaz eskatzea gomendatzen dute (94-627 90 06 / biblioteka@aulesti.eus). “Liburua udaletxeko langileek hartuko eta erabiltzaileei banatuko diete. Egoera zaurgarrian dauden pertsonei etxera eramango zaie”.
- Ludoteka: momentuz itxita.
- Kiroldegia: dena ondo badoa, ekainaren 8an zabalduko lukete.
- Elkarteen gela: momentuz itxita.
- Jolas parkeak: momentuz itxita.
- Iruzubi lasaiguneko kioskoa: ekainaren erdian zabaltzea aurreikusten dute.