Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Garbiketa sektoreko langileen lana ere, behar beharrezkoa

Garbiketa funtsezko jarduera dela nabariago geratu da azken hilabeteetan. Sektoreko enpresak eta kale garbitzaileak dira adibide argienetakoak, eta HITZAk egungo egoera nola bizi duten bildu du.

Juan Mari Sanchez Asurmendi, lanean, Mutrikun. Argazkia: Mutrikuko Udala
Aintzina Monasterio Maguregi
Lea-Artibai eta Mutriku
2020/05/14

Ofizio askoren garrantzia ageriago geratu da osasun krisi honetan. Horiek ikusarazteko eta horietan dihardutenen lana aitortzeko balio izan du askoren iritziz. Garbiketa sektorea da adibide nabarmenetako bat. Bazter guztiak ondo desinfektatzea beharrezkoa da herritarrak kutsatzea eragozteko, baina, era berean, garbitzaileak eurak ez kutsatzeko ere babes neurriak hartu dituzte.

Juan Mari Sanchez Asurmendik 20 bat urte daramatza Mutrikun kale gabitzaile lanetan. Mutrikuarrak azaldu duenez, euren lana berme guztiekin eta babestuta egiteko materiala «lehen egunetik» eduki dute: «Babes neurriak bagenituen, eta maskarak ere erabiltzen genituen lehen ere. Alde horretatik ez dugu inolako arazorik eduki».
Kalean norbera kutsatzeko edota etxera joan eta etxekoak kutsatzeko beldurra izan duten galdetuta, susmo edo beldur hori beti dutela erantzun du. «Aldagela txikia daukagunez, hasieran enpresatik esan ziguten etxetik laneko arropekin etortzeko, eta lana amaitzean, etxera sartu, sarreran laneko arropak kendu, poltsa batean sartu eta zuzenean garbigailura botatzen genituen. Pentsatzen genuen, aldagelan ezin dut aldatu, eta etxera arropekin etorri behar dut etxekoak kutsatzeko?. Orain aldagelan aldatzen gara; hiru egunetik behin desinfektatzen dute».

“Lehen astean behin etortzen zen desinfekziorako kamioia. Orain, gure eguneko lehen lana hori da; garbiketa lanen aurretik, lehen orduan desinfektatzen aritzen gara”

Mutrikuko kaleen garbiketaren ardura mankomunitatearena bada ere, udalaren brigadako langileak errefortzu lanetan ari dira azken hileotan. Erakunde biek egunak eta ordutegiak koordinatu dituztela zehaztu du Joseba Palenzuela alkateak, beti ere toki publikoei «lehentasuna emanda». Jendea gehien ibiltzen den lekuetan eta eraikin publikoetan garbiketa eta desinfekzioa areagotu dute. Lau kale garbitzaile dira Mutrikun. Buzo zuriak, maskarak, eskularruak, alkohola, papera, gela, desinfektatzaileak… euren egunerokoa dira. Euren garbitasuna ere «lehengo aldean askoz gehiago» zaintzen dutela dio Sanchezek: «Zaila da garbi mantentzea gure lanordu guztietan; kontu handiarekin ibili behar gara. Zakarranontzi bat hustu behar badugu, zerbait ukitu behar badugu eskuak gelarekin edo alkoholarekin garbitu behar ditugu; horretan bai aldatu da gure lana».

Orain arte eurek ez zuten desinfekzio lanik egiten, eta orain, hori da euren jardun nagusia eta garrantzitsuena. «Lehen astean behin etortzen zen desinfekziorako kamioia. Orain, gure eguneko lehen lana hori da; garbiketa lanen aurretik, lehen orduan desinfektatzen aritzen gara. Kale garbigailuetatik eta ihinztagailuetatik lehen ura bakarrik botatzen genuen, eta orain ura eta desinfektanteak nahastuta. Lehen ur biltegi batekin egiten genuen egun osoa, eta orain, egunean hiru aldiz bete behar dugu».

Kaleak, eraikinak, barandak, eskailerak… herrigunea goitik behera desinfektatzen dute egunero, eta auzoetara makinarekin astean behin joaten direla kontatu du mutrikuarrak. Eta kaleak bakarrik ez, adibidez, herriko sei komun publikoak garbitzeko ardura ere badaukate, eta gaur gaurkoz itxita daude: «Aurrera joan ahala zabaldu beharko dira, eta arduradunak ari dira aztertzen nola garbitu beharko diren. Batzuk astean behin edo birritan garbitzen genituen, eta ikusi beharko dute zabaltzean egunero edo sarriago garbitu edo desinfektatu beharko diren».
Alarma egoera ezarri zutenetik, jendearen joan-etorria nabarmen gutxitu denez, kaleak garbiago nabaritu dituztela dio, eta zakarrontzietan ere igarri dute: «Lehen egunero bete edo erdi betetzen ziren, orain, astean bi aldiz hustuta nahikoa izaten da».

Kalean dabiltzanen eskariak ere entzuten dituzte: «Jendeak esaten digu, hau ondo garbitu, bota hemen desinfektantea, gurera ere etorri… Baina denean botatzen dugu. Jendeak ikusten du ari garela zerbait egiten honi aurre egiteko». Konfinamendua malgututa, herritarrak lasaitu ez ote diren aitatu du. Hasieran kezka, ardura edota beldur gehiago sumatzen zuten: «Jendea hasi da terrazetara joaten eta konfiantza gehiagorekin edo lasaiago ikusten da. Nire buruan eta lankideengan ere ikusten dut bi hilabete pasatuta, egunak joan ahala, erlaxatzen goazela. Ez dakit konfiantza handiagoa dugun edo, baina lasaitzen bezala goazela nabari dut; esan bezala, pasatu behar bada pasatuko da, kutsatu behar bagara, kutsatuko gara…».

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.