Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Gose greba hasi dute Ondarroan, Patxi Ruiz presoagaz elkartasunean

Herriko lau lagunek 15:00etan hasi dute protesta, eta bihar protestagaz beste zazpi lagunek bat egiteko asmoa dute. Herri mailan ere hainbat mobilizazio deitu dituzte.

Patxi Ruizen aldeko gose greba hasi duten herritarrak. Argazkia: Hitza
Nerea Bedialauneta Alkorta
Ondarroa
2020/05/14

Ondarroako lau herritarrek gose grebari ekin diote gaur [maiatzak 14] Patxi Ruiz euskal preso politikoari elkartasuna adierazteko. Jakitera eman dutenez, 15:00etan hasi dute protesta udaletxeko areto nagusian. “Kalean ibiltzeko dauzkagun ezintasunen ondorioz, protesta leku itxi batean egitea pentsatu dugu. Alarma egoera honetan mobilizatzea ez da batere erraza, baina presoek bizi duten egoera gogorraren aurrean ahal den neurrian kanpotik ere laguntza eman behar diegula argi ikusten dugu. Arrazoi honegatik herriko gazte batzuk batu eta gose greba hasi dugu”.

Udaletxean batu diren lau lagunek gaineratu dutenez, bihar [maiatzak 15] beste zazpi lagunek ere bat egingo dute protestagaz. “Beste lokal batean beste zazpi herritarrek batzeko asmoa dutela adierazi digute”. Gose greba 18:00etan hasiko dute.

Ruizek protestan jarraitzen duen bitartean  jarrera hori mantentzeko borondatea dutela erakutsi dute.
“Beste hainbat tokitan ere gose grebak egiten ari dira, eta guk ere ekimenagaz bat egingo dugu”. Euskal preso politiko iruindarraren egoera konpontzen ez den artean gose grebari eutsiko diotela diote. “Inork gurekin protesta egin nahi baldin badu, jarri gurekin harremanetan”.

Ondarroako udaletxean gose greba egiten ari diren herritarrak. Argazkia: Hitza

Ruizek, hain zuzen, astelehenean [maiatzak 11] hasi zuen gose eta egarri greba, Murtzia II espetxean (Espainia) bizi izan dituen egoera eta zuzendaritzak eta funtzionarioek eginiko mehatxuengatik protesta egiteko. Ordutik, gose eta egarri grebari eusten dio presoak.

Herri modura ere erantzun beharra dagoela uste dute Ondarroan gose greba hasi dutenek. Hori dela eta, zapaturako [maiatzak 16] elkarretaratzeko deia egin dute. 20:00etan ipini dute hitzordua Alamedan, eta mobilizazioa segurtasun neurri zorrotzak bermatuta egiteko asmoa agertu dute. “Herritarrak mobilizazioan parte hartzera animatzen ditugu”. Bestelako kanpaina bat ere abiarazi dute ondarrutarrek. Kartzelako zuzendaritzari mezu bidalketa masibo bat egitea proposatu dute. “Mezuak Fax bidez bidaltzeko asmoa dugu; Zurrumurru liburu dendatik egongo da horretarako aukera. Zuzendaritzaren telefonoa mezuz betetzea da ekimen honen helburua”.

Erlazionatutako edukiaPatxi Ruizen aldeko txandakako baraualdia hasi dute Ondarroan

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.