Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Maiatzaren 25era atzeratu du Jaurlaritzak eskolen irekiera

Hasieran maiatzaren 18an ezarri zuen eskolak irekitzeko eguna, baina azkenean atzera egin eta astebete atzeratu du. Denis Itxasok atzo esan zuen lehenengo fasean ezin direla eskolak ireki. Esan zuenez, Jaurlaritzak ezin ditu Espainiako Gobernuak ezarritako arauak arindu, baina bai zorroztu.

Berria
Lea-Artibai eta Mutriku
2020/05/14

Hasieran hezkuntzako jarduera maiatzaren 18an hastea nahi bazuen ere, hasierako data hori astebete atzeratzea erabaki du orain Jaurlaritzak. Beraz, datorren maiatzaren 25etik aurrera hasiko dira eskolak irekitzen. Borondatezkoa izango da irekiera hori eta eskola bakoitzak hartu beharko du erabakia.

Gaur [maiatzak 14] eman du erabakiaren berri Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako Bozeramaileak: “Eskola komunitatean arazo gehiago ez sortzearren, argitasuna eta segurtasuna emateko helburuarekin, eta kontuan hartuta oraindik ez dugula Madrildik jaso zehazketa juridikoa, erabaki dugu maiatzaren 25ean hasiko dela eskoletara itzultzeko dinamika guztia”.

Denis Itxaso: “Lehenengo fasean eskolekiko esaten den gauza bakarra da irekitzea, desinfektatzea, garbitzea eta prestatzea dela posible, baina ez eskoletako gelak ireki eta bertan haurrak sartzea“

Cristina Uriarte Hezkutza Sailburuak gutun bat helarazi du ikastetxeetara, erabakiaren berri emateko. Bertan jasotzen denez, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saila joan den zapatuan [maiatzak 9] Espainiako Gobernuak onartutako proposamen bat lantzen aritu da Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako hezkuntza eragileekin. Oharrak zehazten du Eusko Jaurlaritzak, proposamena onartzeaz gain, Espainiako Gobernuaren aldetik haren arautze juridikoa behar duela, estaldura juridikoa, akordioa aplikatzeko. «Eusko Jaurlaritzak, une honetara iritsita eta Espainiako Gobernuak oraindik hartu ez duen erabaki horren zain, ez du hezkuntza komunitatea tentsioan eta zain eduki nahi datozen egunotan, ezta Hezkuntza Saila egiten ari den elkarrizketa prozesuan maiatzaren 18rako geletara itzultzeko prest dauden hezkuntza sareak ere». Horrenbestez, Hezkuntza Sailak ziurtatu du eragileekin lanean jarraituko duela hurrengo egunetan eta datorren astean, maiatzaren 25ean ikasgeletara itzuli daitezen lehen aurreikusitako mailetako ikasleak.

Denis Itxaso Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkariak mezu argia bidali zion Jaurlaritzari: “Lehenengo fasean eskolekiko esaten den gauza bakarra da irekitzea, desinfektatzea, garbitzea eta prestatzea dela posible, baina ez eskoletako gelak ireki eta bertan haurrak sartzea”. Haren hitzetan, hori “azkarregi joatea” zen, eta printzipioz ez zegoen lehenengo fasearen aukeren artean. Itxasok nabarmendu zuen arintze prozesuan baldintza zorrotzagoak jarri nahi badira, ez dagoela arazorik; bai, ordea, arintze prozesua “gehiegi azeleratu” nahi duten neurriei buruz hitz egitean.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.