Leatarren Eguna ere bertan behera geratu da
Lea Ibarreko herrien ospakizuna hiru urterik behin egiten da. Eta aurten egingo ez denez, ospakizuna datorren urtera atzeratzea aztertzen ari da Lea Ibarreko Mankomunitatea, baina oraindik ez dago zehaztuta.
Egoera normalean egonda, Leatarren Eguna maiatzaren 23an ospatuko zen Mendexan. Egoerak eraginda, baina, ospakizun hori ere bertan behera geratu da. Izatez, Lea Ibarreko herrien jai egun hori hiru urterik behin egiten da. Dena dela, aurten egingo ez denez, ospakizuna datorren urtera atzeratzea aztertzen ari da Lea Ibarreko Mankomunitatea. Dena dela, oraindik hori ez dagoela zehaztuta esan dute. Hori bai, aurten Mendexan egitea tokatzen zenez, ospakizuna egin ahal denean Mendexan egingo dela ziurtatu dute.