Mobilizazioak egin eta iragarri dituzte Lekeition
Atzo [maiatzak 14] Itzubaltzetako eta Gasteizko kaleratzeen aurka agertzeko elkarretaratzea egin zuten Eskolapean. Bihar [maiatzak 16], ostera, Patxi Ruiz presoari elkartasuna agertzeko elkarretaratzea egingo dute, 20:30ean Eskolapean.
Itzubaltzetako eta Gasteizko kaleratzeen eta Añorgan gertatutako kaleratzeko saiakeraren aurka agertzeko elkarretaratzea egin zuten atzo [maiatzak 14] Lekeition, 20:30ean, Eskolapean. Lekeitioko Gazte Asanbladak kaleratutako gune autogestionatuei elkartasuna adierazi nahi izan die. “Osasun larrialdiaren aitzakia aprobetxatuz, askatasun politiko denak ukatuta agertzen zaizkigu. Borrokatzeko beharrizana azalean bizi dogun langileok babesteko lehen baino indargabetuago utzi gaituzte. Alarma egoeraren atzean salbuespen egoera ezkutu bat dago, eta gertakari honek argi erakusten dute. Ez digute ziririk sartuko. Osasun larrialdia ezin da izan aitzakia bat langile antolakuntza oztopatu eta lehendik murritzak zirean gure baliabideak lapurtzeko”.
Bestalde, bihar [maiatzak 16], Patxi Ruiz presoari elkartasuna agertzeko elkarretaratzea egingo da, herritar talde batek deituta; 20:30ean Eskolapean batzera deitu dituzte herritarrak.