Mutrikuko Udal Musika Eskolaren Aste Musikala, astelehenean hasita
Maiatzaren 18tik 24ra bitartean eguneko emanaldi bat eskainiko dute, Facebook, Instagram eta Youtube Live bidez. Emanaldi guztiak 19:00etan hasiko dira.
Azken urteetan egin modura, aurten ere Aste Musikala ospatuko du Mutrikuko Udal Musika Eskolak. Egoera den bezalako izan da ere, udal musika eskolako musikariak teknologiaz baliatuta eskainiko dituzte emanaldiak. Egunero saio bat eskainiko dute, 19:00etan.
- Maiatzak 18 (astelehena): Anaiarte Abesbatza eta Akordeoi Abesbatza
- Maiatzak 19 (martitzena): Putz Band, Alajina eta Dreamers
- Maiatzak 20 (eguaztena): Musika eta mugimenduko ikasleen saioa
- Maiatzak 21 (eguena): Dreamers taldearen entzunaldia eta Sound-lighting
- Maiatzak 22 (barikua): Euskal Musika taldearen emanaldia
- Maiatzak 23 (zapatua): Madalen abesbatzaren XXV. urteurreneko saioa
- Maiatzak 24 (domeka): Musika Eskolaren XXV. urteurreneko saioa
Saioak ikusteko loturak: