Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Ingurumena

Erabilera bakarreko eskularruekin arreta berezia edukitzeko eskatu du Ondarroako Udalak

Azkenaldian latexko eskularru kopuru handia agertu da Ondarroako Arrigorri hondartzan. Eskularruak zakarrontzietara bota behar direla gogorarazi dute.

Arrigorri hondartzan agertutako eskularruak. Argazkia: Ondarroako Udala
Nerea Bedialauneta Alkorta
Ondarroa
2020/05/18

Ondarroako Udala kexu agertu da azken egunetan Arrigorri hondartzan agertu den hondakin kopuruagaz; bereziki latexko eskularruak agertu dira ur hegalean, eta gertaera horregaz kezkatuta agertu dira agintariak. Udal iturrien esanetan, eskularru horietako asko ez dira zuzenean Arrigorri hondartzan bertan botatakoak. Hala ere, herritarrei erabilitako eskularruak zakarrontzietara botatzeko dei egin die. “Eskularruak lurrera botaz gero hondartzan, errekan, itsasoan edo edozein berdegunetan amaitzen dute”, ohartarazi dute.

Gaiagaz kezkatuta Zunbeltz Bedialauneta Ibaibarriaga alkateak mezu zuzena bidali nahi izan die herritarrei. “Gure herria, ingurumena eta osasuna guk zaindu behar ditugu”. Osasun krisia dela eta, azken hilabeteotan asko areagotu da eskularruen erabilera, baina udalak gogorarazi du norberak eduki behar duela bere eskularruen ardura, eta horiek erabilitakoan oso garrantzitsua dela lurrera ez botatzea. “Alde batetik, ingurumenean egiten duten kaltea dago, baina horrez gain, eskularru horiek (hondartzan agertutakoak edo kalean agertu daitezkeenak) gaitzen bat transmititzeko bitartekoak izan daitezke, eta garbitzaileek nahiz eta segurtasun neurriekin lan egin, ez dute zertan euren burua arriskuan ipini batzuek hondakinak zakarrontzira botatzen ez dituztelako”.

Udalak, gainera, eskari zuzena egin die bezeroarentzako eskularruak denda kanpoan ipintzen dituzten merkatariei. “Egun haizetsuetan bereziki kontuz ibiltzeko eskatzen diegu; haize boladekin errekan amaitu dezaketen eskularruak asko izan daitezke eta”.

Bideoa ezagutzera eman orduko, hautsak harrotu ditu han-hemenka. Eguzkik, esaterako, egoera salatu nahi izan zuen bideoa zabaldu zen egunean bertan. “Auskalo zenbat material sanitario dagoen gure itsaso eta erreketan”, azpimarratu zuten. Talde ekologistako kideek gaineratu zutenez, egunotan euri asko egin du, eta euren ustez, horregatik agertu da hainbat material hondartzan.

Eguzkik hausnarketarako deia egin zuen, eta herritarrei arduraz jokatzeko eskatu zien. Bide batez, inguruko udalerrietako arduradunei ere eskua sartzeko eta laguntzeko eskatu zien. “Herritarrei euren zaborrekin arduratzeko deialdi berezia egitea beharrezkoa dela uste dugu, batez ere egunotan bizi dugun egoeran”.

Erlazionatutako edukiaArrigorri hondartzan agertutako eskularruak

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.