Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Hezkuntzan osasuna bermatu ezean greba deituko du ELAk

Maiatzaren 25ean eskoletara osasun baldintzak bermatuta bueltatzea ezinezkoa izango balitz, osasuna bermatzeko bere esku dauden tresna guztiak erabiliko dituela esan du sindikatuak, greba barne.

Oihana Cabello Elorriaga
Lea-Artibai eta Mutriku
2020/05/18

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak hezkuntzako langile, ikasle zein komunitate osoaren osasuna bermatzeko neurriak hartuko ez balitu, ELAk osasuna babesteko bere eskura dituen tresna guztiak baliatuko ditu. Hala jakinarazi du sindikatuak, eta beharrezkoa balitz, greba deituko lukeela esan du. Ikasle sindikatuak ere greba mugagabea ditu du.

Sindikatuaren ustez, azken asteetan agerian geratu da ikasgeletara bueltatzeko Hezkuntza sailaren plana inprobisatutakoa, presazkoa, eta aldebakarrekoa dela. “Publiko egin dituen erabaki denak aldebakarrez hartu ditu, sindikatu, iaksle eta familiekin partekatu eta negoziatu barik”, esan du sindikatuak.

Maiatzaren 18an ikastetxeetara bueltatzeko Hezkuntza sailaren erabakia jakindakoan “beharrezkotzat” jo zituen pausoak eman zituen ELAk. Hala, sindikatu eta eragileekin lanketa bat abiarazi zuten, “erantzun bateratu bat eman asmoz”. Besteak beste, grebaren beharra eta egokitasuna planteatu zuen ELAk, langileen osasuna eta segurtasuna bermatzeko. Beraien osasuna bermatuta ikusten ez zuten langileek greba eskubidea egikaritu ahal izateko, eta lan presentziala egiteari uko egiteko bermea eman asmoz, greba deialdi bat erregistratu zuen ELA sindikatuak, maiatzaren 18rako. Hala ere, Hezkuntza sailak ikasgeletara bueltatzeko data atzeratu du, maiatzaren 25era.

Egoera ikusita, sindikatuak behin eta berriro eskatu dio Hezkuntza sailari beraiekin negoziatu ditzala klase presentzialetara osasuna bermatuz bueltatzeko neurriak, protokoloak eta balditzak. Baina administrazioaren partetik erantzunik eduki ez izana kritikatu du. Horregatik, modu prebentiboan, maiatzaren 8an erregistratu zuten greba maiatzaren 25etik aurrera mantentzea erabaki du ELAk. Jakinarazi du, gainera, greba erregistro horrek Haurreskolak Partzuergoko langileak ere babesten dituela, “0-1 urteko ikasleen itzulera presentziala ere osasuna bermatu gabe izateko arriskuaren aurrean”.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.