Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Patxi Ruizen aldeko txandakako baraualdia hasi dute Ondarroan

Herriko hamabi lagunek hasitako gose grebari amaiera eman ostean, 48 orduko iraupena izango duten txandakako baraualdiak egingo dituzte hamabost bat lagunek.

Patxi Ruiz presoaren aldeko elkarretaratzea, gaur goizean, Ondarroako Alamedan
Nerea Bedialauneta Alkorta
Ondarroa
2020/05/18

Gose eta egarri greban dagoen Patxi Ruiz euskal preso politikoari elkartasuna adierazteko txandakako baraualdiari ekin diote Ondarroako lokal batean. Baraualdiaren antolatzaileek jakitera eman dutenez, azken egunotan herriko hamabi lagun egon dira gose greban, eta orain, ostera, 48 orduko iraupena duten txandakako baraualdiak egingo dituzte.

Gaur [maiatzak 18] 11:30ean hamabost bat lagunek eman diote hasiera ekimenari; sei lagun hasi dira lehen txandan. Ruizek protestan jarraitzen duen bitartean eta egoera konpontzen ez den artean protestari eutsiko diotela adierazi dute. “Patxiren egoera aldatzen ez den bitartean gure mobilizazioa txandako 48 orduko baraualdietan oinarrituko da. Txandakako baraualdian parte hartzera animatzen bazarete gugaz harremanetan ipini! Hau denon borroka da; animatu eta parte hartu!”.

Protestekin eguen [maiatzak 14] eguerdian hasi ziren Ondarroan. Lau gaztek Ruizen aldeko gose greba bat hasi zuten udaletxeko areto nagusian. “Helburua Patxiren egoerari herrian oihartzuna ematea zen, eta bere egoera aldatzeko eskatzeko mobilizazioak martxan ipintzea”. Herriko beste zortzi gaztek ere gose greba hasi zuten bariku [maiatzak 15] arratsaldean, beste lokal batean. Aurreikusitako lehen helburuak bete zirela ikusi ostera, udaletxeko areto nagusiko ekintza amaitutzat emanĀ  zuten zapatu [maiatzak 16] gauean. Beste lokalean protestak egon diren zortziek, berriz, gaur goizean amaitu dute protesta.

Baraualdiaz gain, bestelako ekintzak ere egin dituzte Ondarroan. Zapatutik [maiatzak 16] hasita, esaterako, egunero elkarretaratzeak egin dituzte Alamedan. Lehen protestak eduki zuen erantzuna ikusita, egunero 20 minutuko bi elkarretaratze egiten dituzte: bata, 11:30ean eta, bestea, 20:00etan. Goizean egin dute azken mobilizazioa alarma egoerak ezartzen dituen bi metroko distantzia beteta, eta bertan agertu dutenez, zortzi egun gose eta egarri greban daramatzan presoaren egoera gero eta larriagoa da.

Eguenean abian ipinitako fax bidalketa masiboak ere aurrera jarraitzen duela gaineratu dute. “Lagundu nahi duzuenok pasa Zurrumurru liburudendatik”. Azaldu dutenez, 200 mezu baino gehiago bidali dituzte Murtzia IIko (Espainia) espetxe zuzendaritzara. “Faxa arazoak ematen hasi da. Dirudienez, kartzelako faxa itzalita dago, baina mezuak bidaltzen jarraitzeko deia bere horretan mantentzen dugu. Faxa piztutzen dutenean mezu denak jasoko dituztela uste dugu”. Aurrera begira mobilizazio gehiago antolatzeko asmoa agertu du taldeak. “Planteatzen joango garen mobilizazioetan jendea parte hartzera animatu nahi dugu. Orain arte egin ditugunek erantzun oso ona eduki dute. Eskerrik asko parte hartu duten herritar guztiei”.

Erlazionatutako edukiaGose grebaren hasiera Ondarroan

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.