Internetez egingo dute Berriatuko V. Ipuin eta Marrazki Lehiaketako sari banaketa
Ekitaldia ekainaren 3an egingo dute, 17:30ean. Herritarrek zuzenean jarraitu ahalko dute. Hemen lotura eta banatuko dituzten sariak!
Berriatuko Udalak jakinarazi du, azkenean ere V. Ipuin eta Marrazki Lehiaketaren sari banaketa Internet bidez egingo dutela ekainaren 3an. Ekitaldia 17:30ean hasiko da, eta herritarrek Jitsi Meet plataformaren bidez jarraituko ahalko dute, zuzenean. Hemen lotura!
Maiatzaren 15ean amaitu zen lanak aurkezteko epea. Sariei dagokienez, ondokoak dira marrazki lehiaketan banatuko dituztenak:
- 5-7 urte: 20 euroko erosketa txartela.
- 8-9 urte: 30 euroko erosketa txartela.
- 10-11 urte: 40 euroko erosketa txartela.
- 12-14 urte: 40 euroko erosketa txartela.
- 15 urtetik gorakoei: 120 euro esku dirutan.
Ipuinen alorrean, ondokoak izan dira sariak:
- 8-10 urte: 30 euroko erosketa txartela.
- 11-12 urte: 30 euro esku dirutan.
- 13-15 urte: 40 euro esku dirutan.
- 16 urtetik gora: 150 euro esku dirutan.
Epaimahaia udaleko ordezkari batek, herriko idazle batek eta euskara irakasle batek osatuko dute. Gero, aurkezten diren marrazki eta ipuin guztiak ikusgai jarriko dituztela gogorarazi dute.