Bizkaiko ikastolaren aldeko jaia urriaren 18an ospatuko dute. Kilometroak jaiak, bestalde, aurretik ezarrita zuen data mantenduko du. Hori bai, orain arte ezagutzen diren moduko jaiak ez direla izango esan dute.
Luzapen berriak bestelako ezaugarriak ditu. Izan ere, zapatutik aurrera Salvador Illa Espainiako Osasun ministroak izango du aginte bakarra: bera izango da erreferente nagusia. Sanchezen arabera, erkidegoek osasunaren oinarrizko arretan erabaki ahalmena berreskuratuko dute.
Euren egunerokoan luzaroan presente izango dituzten garbiketa lanak gehitu behar izan dituzte, baina lanerako gogoz bueltatu dira.
Espainiako Gobernuak argitaratu du aldizkari ofizialean maskaren erabilera arautzen duen agindua; alarma egoerak iraun bitartean egongo da indarrean. "Ahal izanez gero", maskara higieniko edo terapeutikoak izan beharko dute. Bi metroko segurtasun distantzia ziurtatu ezin denean erabili beharko dira.
Udalak uste du Lekeitiok, "herri euskalduna izanik", eredua izan behar duela.
Guztira, beraz, Lea-Artibain eta Mutrikun 93 positibo kasu daude erregistratuta (atzoko datu berdina). Araba, Bizkai eta Gipuzkoan atzo 26 positibo kasu gehiago erregistratu zituzten PCR proben bidez. Hiru lurraldeen artean, atzo 10 pertsona hil ziren.
30 atal labur ditu 'stop motion' teknika erabilitako telesailak. Astelehenean estreinatu zuten lehenengo atala, eta astero beste bat ezagutzera emango dute 'Etzi Portu Maritimoa' atari digitalaren bidez.
Gipuzkoako Foru Aldundiak adierazi du ekainaren 8tik aurrera senitartekoen bisitak egiten ahalko direla, konfinamendua arintzeko 3. fasean.
Ekitaldia ekainaren 3an egingo dute, 17:30ean. Herritarrek zuzenean jarraitu ahalko dute. Hemen lotura eta banatuko dituzten sariak!
Bizkaiko Foru Aldundiak bultzatu du ekimena, Museoen Nazioarteko Egunaren harira. Bizkaiko hogeita hamar museok baino gehiagok objektuak eta piezak 'utzi' dituzte erakusketa birtuala egiteko, eta tartean da Ziortza-Bolibarko Simon Bolivar Museoa.
Markina-Xemeingo mobilizazioa eguenean [maiatzak 20] egingo da. Bestalde, Lekeition 24 orduko elkarretaratzea amaitu zuten atzo [maiatzak 19], eta ostean manifestazioa egin zuten.
Bi hilabeteko geldialdia egin ostean, astelehenean 12:00etan Alamedan batzeko deia egin dute. Unean uneko segurtasun eta osasun araudiak errespetatuko beharko dira.
Liburu berrien eskaerak aldez aurretik egin behar dira telefonoz, WhatsAppez edo liburutegiaren helbide elektronikora idatzita.
Hiruna maskara eman dizkiete doan, bakarrik, bikotean eta auzoetan bizi diren herritarrei. Familian bizi direnek Udaltzaingoaren bulegoan jaso ahalko dituzte bihartik [maiatzak 21] zapatura bitartean.