Lea-Artibain eta Mutrikun positibo berririk antzeman barik jarraitzen dute
Guztira, beraz, Lea-Artibain eta Mutrikun 93 positibo kasu daude erregistratuta (atzoko datu berdina). Araba, Bizkai eta Gipuzkoan atzo 26 positibo kasu gehiago erregistratu zituzten PCR proben bidez. Hiru lurraldeen artean, atzo 10 pertsona hil ziren.
Azken orduetan ere ez dute positibo kasu berririk antzeman Lea-Artibain eta Mutrikun; Jaurlaritzak emandako datuak gaur [maiatzak 20] 00:00ak artekoak dira. Guztira, beraz, Lea-Artibain eta Mutrikun 93 positibo kasu daude erregistratuta (atzoko datu berdina). Hemen herriz herriko datuak:
- Lekeitio: 22 positibo
- Ondarroa: 20 positibo
- Markina-Xemein: 18 positibo
- Mutriku: 14 positibo
- Berriatua: 6 positibo
- Etxebarria: 4 positibo
- Mendexa: 3 positibo
- Aulesti: 2 positibo
- Amoroto: 1 positibo
- Ispaster: 1 positibo
- Gizaburuaga: 1 positibo
- Ziortza-Bolibar: 1 positibo
Lurraldeei dagokienez, Jaurlaritzak datuak emateko sistema aldatu duenez, ezinezkoa da jakitea lurralde bakoitzean zenbat positibo kasu erregistratu diren pandemia hasi zenetik. Orain, PCR proban positibo eman dutenak soilik zenbatzen dira:
- Araba: 2.988 positibo (+13)
- Bizkaia: 7.543 positibo (+12)
- Gipuzkoa: 2.313 positibo (+1)
Ospitaleratutakoei dagokioenez, soilik ZIUn daudenen datuak ematen dituzte. Atzora arteko datuen arabera, beraz, 41 pertsona daude ZIUn (atzo baino 4 gutxiago). Eta Araba, Bizkai eta Gipuzkoako datuak kontuan hartuta, RO 0,80 dela diote (0,05 altuagoa).
Guztira, pandemia hasi zenetik 16.688 pertsona sendatu dira (%87,8). Oraindik sendatu ez direnak 849 dira (%4,4), eta hildakoak 1.480 (atzo 10 pertsona hil ziren).