Zahar etxeetako bisitei ekainean berrekin nahi diete Gipuzkoan
Gipuzkoako Foru Aldundiak adierazi du ekainaren 8tik aurrera senitartekoen bisitak egiten ahalko direla, konfinamendua arintzeko 3. fasean.
Ekainaren 8tik aurrera Gipuzkoako adinekoen egoitzetan senitartekoen bisitak egiten ahalko direla aurreikusten du Gipuzkoako Foru Aldundiak. Aldundiak egindako planaren arabera, bisitak banaka egin beharko dira, segurtasun neurri gogorrekin. Zehaztu dutenez, bisita horiek aldez aurretik hitzartuta egon beharko dira.
Ekainaren 22tik aurrera, ostera, bi pertsonak batera egin ahal izango dute bisita. Maite Peña Gizarte Politiketarako diputatuak nabarmendu du prebentzioa izango dela planaren helburu nagusia, eta egoera juridikoaren eta epidemiologikoaren arabera aldatuz joango dela.