Hirugarren egunez jarraian, Lea-Artibain eta Mutrikun positibo berririk antzeman barik jarraitzen dute
Eskualdean Lekeitio da positibo gehien erregistratu duten herria (22). Atzetik datoz Ondarroa (20) eta Markina-Xemein (18). Lurraldekako azterketa eginda, atzo Bizkaian 7 positibo kasu berri erregistratu zituzten, eta 2 Araban. Gipuzkoan, ostera, ez zuten kutsatu berririk antzeman.
Azken orduetan ere ez dute positibo kasu berririk antzeman Lea-Artibain eta Mutrikun; Jaurlaritzak emandako datuak gaur [maiatzak 21] 00:00ak artekoak dira. Hirugarren egunez jarraian ez dute positibo berririk antzeman eskualdean. Guztira, beraz, pandemia hasi denetik Lea-Artibain eta Mutrikun 93 positibo kasu erregistratu dituzte. Hemen herriz herriko datuak:
- Lekeitio: 22 positibo
- Ondarroa: 20 positibo
- Markina-Xemein: 18 positibo
- Mutriku: 14 positibo
- Berriatua: 6 positibo
- Etxebarria: 4 positibo
- Mendexa: 3 positibo
- Aulesti: 2 positibo
- Amoroto: 1 positibo
- Ispaster: 1 positibo
- Gizaburuaga: 1 positibo
- Ziortza-Bolibar: 1 positibo
Lurraldeei dagokienez, gaur [maiatzak 21] 00:00ak arteko datuen arabera, ondokoak dira lurraldez lurralde PCR proban positibo eman duten kasu berriak:
- Araba: 2.990 positibo (+2)
- Bizkaia: 7.550 positibo (+7)
- Gipuzkoa: 2.313 positibo (atzoko datu berdina)
Ospitaleratutakoei dagokioenez, atzora arteko datuen arabera, 38 pertsona daude ZIUn (atzo baino 3 gutxiago). Eta Araba, Bizkai eta Gipuzkoako datuak kontuan hartuta, RO 0,69 dela diote (atzo baino 0,11 baxuagoa).
Guztira, pandemia hasi zenetik 16.965 pertsona sendatu dira (%88,6). Oraindik sendatu ez direnak 698 dira (%4,4), eta hildakoak 1.483 (atzo 3 pertsona hil ziren).