Presoen auziaren irtenbiderako bide izateko ekimena abiarazi du Sarek
Herritarren aktibazioa eta alor politiko, sindikal eta sozialaren parte hartzea bultzatu nahi du, kilometroak eginez.
‘Izan bidea, ibiltarien sarea’ dinamika abiarazi du Sarek, preso eta iheslarien aferari irtenbidea eman asmoz. Herritarren aktibazioa eta alor politiko, sindikal eta sozialaren parte hartzea bultzatu nahi du, kilometroak eginez.
“Orain da momentua: datozen urteetan presoen egoerari aterabidea eman behar diogu”, dio Sarek. Auzia konpontzeko aukera ireki dela azaldu du herri dinamikak, eta egun bizi dugun egoerak inoiz baino argiago utzi duela espetexeetan bizi den egoerak eta salbuespen legediak “ondorio kudelak” dakartela.
Beraz, herritarrak aktibatzeko unea dela uste du Sarek, baita indar politikoen, sindikatuen eta alor sozialaren inplikazioa lortzekoa ere. “Guztion urratsak beharrezkoak dira etorkizun hobe bat eraikitzeko”, dio Sarek. Bakerako eta elkarbizitzarako bidea, konponbidea, guztion artean gauzatu beharreko ibilbidea izatea da Sareren asmoa.
Dinamika Euskal Herri mailan planteatu du Sarek. Erronka izango da Euskal Herriko biztanle haina kilometro egitea. Norbanako zein eragile legez, kilometroak gehitzen joatean datza erronkak. Dinamika urte eta erdiz luzatuko da, eta oinarrian dauka Euskal Herriaren herritarren artean dagoen aniztasuna eta zabaltasuna batzea.
https://www.youtube.com/watch?v=p2RA4bu_Yt0&feature=emb_logo