Esan dutenez, momentu honetan bizi den egoera zaila eta berezia da, eta beraz, "herritarren mesederako neurri bereziak aplikatzea eskatzen du".
Antolatzaileen esanetan gaurko elkarretaratzea arrakastatsua izan da. Datorren astean ordu eta leku berean batzeko deia egin dute.
Zentro bakoitza izan da ateak irekitzeko erabakia hartu duena. Segurtasun protokolo bereziak prestatu dituzte aurrez aurreko eskoletara itzuli diren ikastetxeetan. Ondoko zentroetako ikasle batzuk hasi dira gaur: Lea Artibai Ikastetxea (Markina-Xemein), Ondarroa BHI, Ondarroako Arrantza Eskola eta Mutrikuko Akuakultura Eskola.
Eskualdeko gainerako herrietako datuak ez dira aldatu astebeteko epean. Lekeitio da Lea-Artibain eta Mutrikun kutsatu gehien erregistratu duten herria (23). Asteburuan 26 kasu gehiago erregistratu dituzte Araban eta Bizkaian; Gipuzkoan ez dute kasu berririk antzeman.
IƱigo Legorburu Arregik helduen mailan irabazi du, Maider Eizagirre Maneirok gazteen mailan eta Naiara Elezgarai Iruretak mutrikuarren artean lanik onena egin duela ebatzi du epaimahaiak.
Herritarren aktibazioa eta alor politiko, sindikal eta sozialaren parte hartzea bultzatu nahi du, kilometroak eginez.
Herritarrek 1,5 m-ko segurtasun tartea bete beharko dute, hondarretan zein uretan. Sorospen postuek protokolo bat edukiko dute, eta banaka sartu beharko da horietara.