Azken orduetan ez dute kasu berririk antzeman Lea-Artibain eta Mutrikun
Azkenengoz zapatuan [maiatzak 23] antzeman zuten positibo kasu berri bat Lekeition. Gainerako herrietan astebete baino gehiago daramate positibo berririk antzeman barik. Lurraldeei dagokienez, atzo Bizkaian erregistratu zituzte positibo berriak (6); Araban eta Gipuzkoan bat bere ere ez zuten antzeman.
Zapatuan [maiatzak 23] erregistratu zuten positibo kasu berria Lekeition. Gainerakoan, beste herrietako datuak ez dira aldatu astebeteko epean. Jaurlaritzak emandako datuak gaur [maiatzak 26] 00:00ak artekoak dira. Guztira, beraz, pandemia hasi denetik Lea-Artibain eta Mutrikun 94 positibo kasu erregistratu dituzte; Munitibarrek erregistratutako kasu bakar bat bera ere eduki barik jarraitzen du. Hemen herriz herriko datuak:
- Lekeitio: 23 positibo
- Ondarroa: 20 positibo
- Markina-Xemein: 18 positibo
- Mutriku: 14 positibo
- Berriatua: 6 positibo
- Etxebarria: 4 positibo
- Mendexa: 3 positibo
- Aulesti: 2 positibo
- Amoroto: 1 positibo
- Ispaster: 1 positibo
- Gizaburuaga: 1 positibo
- Ziortza-Bolibar: 1 positibo
Lurraldeei dagokienez, gaur [maiatzak 26] 00:00ak arteko datuen arabera, ondokoak dira lurraldez lurralde PCR proban positibo eman duten kasu berriak:
- Araba: 3.000 positibo (=)
- Bizkaia: 7.582 positibo (+6)
- Gipuzkoa: 2.313 positibo (=)
Ospitaleratutakoei dagokioenez, gaur goizaldera arteko datuen arabera 28 pertsona daude ZIUn (atzo baino 5 gutxiago). Eta Araba, Bizkai eta Gipuzkoako datuak kontuan hartuta, RO 0,69 dela diote (=).
Guztira, pandemia hasi zenetik 17.530 pertsona sendatu dira (%90). Oraindik sendatu ez direnak 434 dira (%2,3), eta hildakoak 1.505 (atzo 5 pertsona hil ziren).