Ondarroako Udal Liburutegian liburuak eta pelikulak maileguan hartu ahal dira
Aukeraketa Internet bidez ere egin daiteke. Aukeratu ostean, telefonoz edo posta elektronikoz egin daiteke eskaria (94-683 33 43 - liburutegia@ondarroa.eus).
Ondarroako Txomin Agirre udal liburutegiak liburu eta pelikulen mailegu zerbitzua eskainiko du eguaztenetik [maiatzak 27] aurrera. Protokolo zehatz batekin hartu eta bueltatu beharko da materiala udal liburutegian, segurtasuna bermatzeko: bai langileena, bai hurrengo erabiltzaileena. Liburutegia 09:00etatik 12:00etara egongo da zabalik. “Liburutegira maileguak jasotzera edo uztera sartu behar direnek bertan dauden urratsak jarraitu beharko dituzte”.
Aukeraketa Internet bidez ere egin daiteke. Aukeratu ostean, telefonoz edo posta elektronikoz egin daiteke eskaria (94-683 33 43 – liburutegia@ondarroa.eus). Liburuzainek herritarren eskariak prestatuko dituzte, eta beraiek esango diete noiz joan daitezkeen bila udal liburutegira. “Katalogoan lanen bat bilatu ezinda dabiltzenei ere laguntza emango zaie, telefono bidez”.
Bestetik, koronabirusaren krisia baino lehenago maileguan lanen bat hartuta zutenek edo eguaztenetik [maiatzak 27] aurrera hartuko dutenek protokolo zehatz bat jarraitu beharko dute maileguak bueltatzeko. “Liburutegian maileguak uzteko kutxak egongo dira, egun bakoitzerako bat, eta bertan utzi beharko da materiala. Dagokion berrogeialdia igarotakoan, berriz ere egongo da eskuragarri”.
Artxiboko eskariak ere modu berean egingo direla esan dute. Kasu horretan, eskariak, Udal Erregistro Orokorrean (Alamedako bulegoetan) egin beharko dira, eta gero liburutegiko arduradunak jarriko dira eskatzailearekin harremanetan.