Beste behin ere, ez dute kutsatu berririk erregistratu Lea-Artibain eta Mutrikun
Eskualde osoan Munitibar da positibo kasu bakar bat bere ere erregistratu ez duten herri bakarra. Lurraldeka, Gipuzkoan kasu berririk antzeman barik jarraitzen dute. Bizkaian eta Araban atzo 12 kasu gehiago erregistratu zituzten. Sendatu direnen kopuruak goraka jarraitzen du, eta ospitaleratutakoena behera doa.
Hirugarren egunez jarraian, Lea-Artibain eta Mutrikun ez dute COVID-19arekin kutsatutako kasu berririk antzeman. Jaurlaritzak emandako datuak gaur [maiatzak 27] 00:00ak artekoak dira. Guztira, beraz, pandemia hasi denetik Lea-Artibain eta Mutrikun 94 positibo kasu erregistratu dituzte; Munitibarrek erregistratutako kasu bakar bat bera ere eduki barik jarraitzen du. Hemen herriz herriko datuak:
- Lekeitio: 23 positibo
- Ondarroa: 20 positibo
- Markina-Xemein: 18 positibo
- Mutriku: 14 positibo
- Berriatua: 6 positibo
- Etxebarria: 4 positibo
- Mendexa: 3 positibo
- Aulesti: 2 positibo
- Amoroto: 1 positibo
- Ispaster: 1 positibo
- Gizaburuaga: 1 positibo
- Ziortza-Bolibar: 1 positibo
Lurraldeei dagokienez, gaur [maiatzak 27] 00:00ak arteko datuen arabera, ondokoak dira lurraldez lurralde PCR proban positibo eman duten kasu berriak:
- Araba: 3.002 positibo (2 gehiago azken 24 orduetan)
- Bizkaia: 7.592 positibo (+10)
- Gipuzkoa: 2.313 positibo (=)
Ospitaleratutakoei dagokioenez, gaur goizaldera arteko datuen arabera 27 pertsona daude ZIUn (atzo baino 1 gutxiago). Eta Araba, Bizkai eta Gipuzkoako datuak kontuan hartuta, RO 0,62 dela diote (atzo baino 0,07 baxuagoa).
Guztira, pandemia hasi zenetik 17.702 pertsona sendatu dira (%90,4). Oraindik sendatu ez direnak 365 dira (%1,9), eta hildakoak 1.511 (atzo 6 pertsona hil ziren).