Aurreko barikuan beste isurketa bat egon zen Mijoan; aurtengo bigarrena. Industriaguneko araztegi berria eraikitzen ez den bitartean tarteko bide bat bilatzeko eskatu diete aldundiari eta Jaurlaritzari.
Herritarren kezka nabaritu dutela esan du EH Bilduk, eta beraz, herritar bakoitzari udaletik maskara bat helaraztea beharrezkoa dela ikusten dute.
Lehendakariak enplegua sustatzea dela gaur egungo lehentasuna adierazi du, eta hori bultzatzeko konpromiso hartu du.
Entrenatzaile ondarrutarrak Andoni Duarte, Mikel Aramaio, Iker Zubikarai eta Txomin Bustinduigaz ekingo dio 3. mailako abentura berriari.
Eskualde osoan Munitibar da positibo kasu bakar bat bere ere erregistratu ez duten herri bakarra. Lurraldeka, Gipuzkoan kasu berririk antzeman barik jarraitzen dute. Bizkaian eta Araban atzo 12 kasu gehiago erregistratu zituzten. Sendatu direnen kopuruak goraka jarraitzen du, eta ospitaleratutakoena behera doa.
Udaletxe aurretan batu dira udal ordezkariak isilunea egiteko. Espainiako Ministroen Kontseiluak martitzenean [maiatzak 26] onartutako 10 eguneko dolu ofizialaren barruan egin da ekimena, eta udal ordezkariez gain, herritar batzuk ere batu dira ekintzara.
Azokaren eremua zabaldu dute, segurtasun distantziak bermatzeko. Ohiko postu guztiek edukiko dute lekua.
Neurria uztailaren 1era arte egongo da indarrean.
Bizkaiko Foru Aldundiak martitzenean esan zuen eguneko zentroak gutxinaka hasiko direla zabaltzen. Egunerokotasuna nola doan ikusteko, proiektu pilotu bat hasi dute gaur zabaldu diren hiru eguneko zentroekin, eta horietako bat da Ondarroakoa. Aste amaieran Bizkaiko beste bederatzi zentro gehituko dira proiektu pilotura.
Autobus hibridoek DB04 Mallabia-Ondarroa eta DB06 Soraluze-Ondarroa lineetan zerbitzua ematen duten autobus zaharragoak ordezkatuko dituzte.
Ohiturak sustatzea dute helburu kanpainagaz: bizikleta eta garraio publikoa gehiago erabiltzea, iraunkortasun luzeagoko produktuak fabrikatzea, jantziak berrerabiltzea, hondakinak behar bezala bereiztea...