Ondarroako hondartzako dutxak eta iturriak itxi dituzte
Neurria uztailaren 1era arte egongo da indarrean.
Ondarroako Udalak jakitera eman duenez, Arrigorri hondartzako dutxa eta iturriak itxi egin dituzte. “Bizkaiko Foru Aldundiaren gomendioz eta hondartzadun gainontzeko herriekin batera erabakita, ez dago urik“. Agertu dutenez, neurria uztailaren 1era arte egongo da indarrean, “erabiltzaileen segurtasuna bermatzeko”.