Laugarren egunez jarraian, ez dute kasu berririk erregistratu Lea-Artibain eta Mutrikun
Momentuz, aste osoan bere horretan mantendu dira eskualdeko datuak. Lurraldeka, atzo Araban ez zuten kasu berririk erregistratu, Bizkaian 4 gehiago eta Gipuzkoan 1. Sendatutakoen kopurua nabarmen ari da igotzen; kutsatu direnen %91 dira sendatu direnak.
Laugarren egunez jarraian, Lea-Artibain eta Mutrikun ez dute COVID-19arekin kutsatutako kasu berririk antzeman. Jaurlaritzak emandako datuak gaur [maiatzak 28] 00:00ak artekoak dira. Guztira, beraz, pandemia hasi denetik Lea-Artibain eta Mutrikun 94 positibo kasu erregistratu dituzte:
- Lekeitio: 23 positibo
- Ondarroa: 20 positibo
- Markina-Xemein: 18 positibo
- Mutriku: 14 positibo
- Berriatua: 6 positibo
- Etxebarria: 4 positibo
- Mendexa: 3 positibo
- Aulesti: 2 positibo
- Amoroto: 1 positibo
- Ispaster: 1 positibo
- Gizaburuaga: 1 positibo
- Ziortza-Bolibar: 1 positibo
Lurraldeei dagokienez, gaur [maiatzak 28] 00:00ak arteko datuen arabera, ondokoak dira lurraldez lurralde PCR proban positibo eman duten kasu berriak:
- Araba: 3.002 positibo (=)
- Bizkaia: 7.596 positibo (+4)
- Gipuzkoa: 2.314 positibo (+1)
Ospitaleratutakoei dagokioenez, gaur goizaldera arteko datuen arabera 28 pertsona daude ZIUn (atzo baino 1 gehiago). Eta Araba, Bizkai eta Gipuzkoako datuak kontuan hartuta, RO 0,64 dela diote (atzo baino 0,02 altuagoa).
Guztira, pandemia hasi zenetik 17.895 pertsona sendatu dira (%91). Oraindik sendatu ez direnak 263 dira (%1,3), eta hildakoak 1.513 (atzo 2 pertsona hil ziren).