Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Lekeitioko Euskal Zine Bilera pantaila guztietatik jarraitu ahalko da aurten

Lehiaketan izena emateko epea irailaren 13ra bitartean egongo da zabalik. Azaroaren 21etik 29ra bitartean ospatuko da jaialdia.

42. EZBko saridun guztiak. Argazkia: Euskal Zine Bilera
Eider Mugartegi
Lekeitio
2020/05/28

Lekeitioko 43. Euskal Zine Bilerak bere lehiaketa ireki du gaur [maiatzak 28]. Jaialdiaren egitura mantendu egingo dute, baina osasun larrialdia dela eta, ikusle eta zaleen ongizatea bermatzeko asmoz, Euskal Zine Bilerak sare bidezko izaera bereganatuko du aurten. “Modu honetan, Euskal Zine Bilera edozein pantailatik jarraitzeko aukera izango dute zaleek eta Lekeitiora etorri ezin duen jendeari ate berriak irekiko zaizkio”, adierazi dute.

Azaroaren 21etik 29ra bitartean ospatuko da Euskal Zine Bilera, eta lehiaketan izena emateko epea irailaren 13ra bitartean egongo da zabalik. Aurkezten diren lanen artean, 20 bat aukeratuko dituzte lehiaketan parte hartzeko, eta lehiaketarako aukeratuak izaten diren horiek 200 euroko saria jasoko dute, “egindako lana eskertu asmoz”.

Lehiaketan zuzendaritza, gidoi eta film onenaren sariak banatuko dituzte, eta gainera, ikusleek ere lan bakoitzari puntuak emateko aukera edukiko dute eta ikuslearen sari berezia norentzat izango den erabaki. Ondorengoak izango dira sariak:

  • Zuzendaritza onena 1.600 euro
  • Gidoi onena 1.600 euro
  • Film onena 1.900 euro
  • Ikusleen saria 750 euro

Bide beretik. Aurreratu dutenez, azken urteetako garapenagaz jarraituko du jaialdiak: “Bere barruko atalak indarberrituko ditu, hainbat berrikuntza aurkeztuz”. Era berean, euskal ikus-entzunezkoaren iragana, orainaldia eta etorkizuna lantzen jarraituko dute. Eta, ohi modura, euskarazko ikus-entzunezkoen markoaren barnean aurkitzen diren eragileekin lanean jarraitzea dute asmoa: “profesional, amateur edota zaleen errealitateak hobeto ezagutzeko eta interesa izan ahal duten pertsonak erakartzeko”.

Ezohiko egoera batean egonda, aurten, Lekeitiorentzat eta euskal zinemako profesional eta zaleentzat hain garrantzitsua den jaialdia ospatu ahal izateko esfortzu berezia egingo dela azaldu dute. Hala ere, erronka horrek “etorkizunera begirako tresna baliagarriak ondorioztatzeko leihoa” zabalduko duela adierazi dute.

[LEHIAKETAN PARTE HARTZEKO OINARRIAK]

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.