Bosgarren egunez, Lea-Artibain eta Mutrikun kutsatu berririk antzeman barik jarraitzen dute
Pandemia hasi zenetik Lekeition erregistratu dituzte positibo gehien (23). Azken egunetan, baina, eskualdeko datuak ez dira igo. Lurraldeka, eta gaurko 00:00ak arteko datuen arabera, 7 positibo gehiago erregistratu dituzte; 1 Araban eta 6 Bizkaian. Oraindik sendatu ez direnen kopurua zer edo zer igo da.
Bosgarren egunez jarraian, Lea-Artibain eta Mutrikun ez dute COVID-19arekin kutsatutako kasu berririk antzeman; kutsatu berri bat erregistratu zen azken eguna joan den asteko zapatua [maiatzak 23] izan zen. Jaurlaritzak emandako datuak gaur [maiatzak 29] 00:00ak artekoak dira. Guztira, beraz, pandemia hasi denetik Lea-Artibain eta Mutrikun 94 positibo kasu erregistratu dituzte:
- Lekeitio: 23 positibo
- Ondarroa: 20 positibo
- Markina-Xemein: 18 positibo
- Mutriku: 14 positibo
- Berriatua: 6 positibo
- Etxebarria: 4 positibo
- Mendexa: 3 positibo
- Aulesti: 2 positibo
- Amoroto: 1 positibo
- Ispaster: 1 positibo
- Gizaburuaga: 1 positibo
- Ziortza-Bolibar: 1 positibo
Lurraldeei dagokienez, gaur [maiatzak 29] 00:00ak arteko datuen arabera, ondokoak dira lurraldez lurralde PCR proban positibo eman duten kasu berriak:
- Araba: 3.003 positibo (+1)
- Bizkaia: 7.602 positibo (+6)
- Gipuzkoa: 2.314 positibo (=)
Ospitaleratutakoei dagokioenez, gaur goizaldera arteko datuen arabera 25 pertsona daude ZIUn (atzo baino 3 gutxiago). Eta Araba, Bizkai eta Gipuzkoako datuak kontuan hartuta, RO 0,65 dela diote (atzo baino 0,01 altuagoa).
Gaurko [maiatzak 29] datuen arabera, guztira, pandemia hasi denetik 16.331 pertsona sendatu dira (%82,8). Oraindik sendatu ez direnak, aldiz, 1.865 dira (%9,4), eta hildakoak 1.531 (atzo 3 pertsona hil ziren). Atzo [maiatzak 28], baina, ondoko datuak eman zituzten: maiatzaren 28ra arte, sendatutakoak 17.895 direla zioten (%91), eta sendatu ez direnak 263 (%1,3).