Mutrikuko Goiko eta Beheko plazak arinago ixten dituzte motordun ibilgailuentzat
Terrazak zabalago ipini ahal izateko, astegunetan 12:00etan ari dira ixten bi plazak, lehen baino ordubete lehenago.
Mutrikuko Udalak jakitera eman duenez, astelehenaz geroztik [ekainak 1], astegunetan 12:00etan ari dira ixten Goiko zein Beheko plazak. Adierazi dutenez, tarte horretatik aurrera motordun ibilgailuek ezin dute bertan aparkatu; soilik, baimendutako ibilgailuak pasatu ahal dira. Zapatu-domekako ordutegiak bere horretan mantentzen dira. Hau da, plazak 11:00etan itxiko dituzte.
“Koronabirusaren osasun krisia dela eta, orain distantzia soziala gordetzea derrigorrezkoa da. Udaloi espazio gehiago eskaintzeko aukera gehiago eman ziguten, eta hortik planteatuta Goiko eta Beheko plazetako tabernariek terrazak ipintzeko eremu zabalagoa dute eskuragarri. Hori dela eta, plazak 13:00etan itxi ordez, 12:00etan ixtea erabaki dugu. Modu horretara, tabernariek ere ordubete arinago zabaldu ahal dituzte terrazak”. Udal iturriek gaineratu dutenez, terrazak ohikoa baino ordutegi zabalagoan irekita edukitzeko baimena ere edukiko dute bariku-zapatuetan. Ā«Terrazak, 23:00etan jaso ordez, 01:00etan erretiratu ahal dituzteĀ».