EAJk baiezko bozka eman dio luzapenari, eta orain arte modura, abstenitu egin da EH Bildu. Seigarren luzapena izan da gaurkoa. Alarma egoera amaitzen denerako neurriak iragarri ditu Sanchezek. Seigarren eta azken luzapena "desberdina" izango dela azaldu du Sancheze, "egoerara egokitutakoa".
Konfinamenduak harremanetan izan duen eraginari buruzko azalpenak eman ditu Ana Vallesek (Bermeo, 1989). Besarkadek daukaten garrantziaz konturatzeko balio izan duela uste du.
Jaurlaritzak eskaera hori egin zien Espainiako eta Frantziako gobernuei. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan aukera egongo da herrialde batetik bestera joateko, hirugarren fasera igaroz gero.
Sinatzaileen ustez, elkarteak pilotari denen izenean adierazpenak egin ditu hainbatetan, "eurak elkarte horren parte izan barik". Idatzia sinatu dutenen artean daude Lea Ibarra Motrollo Pilota Elkarteko sei kide, tartean Enara Anitua aulestiarra eta Olatz Beitia lekeitiarra.
Lau hilabete beteko dira lur jausia gertatu zenetik. Elkarretaratzeak egingo dira zapatuan Markina-Xemeinen eta Etxebarrian.
Maiatzaren 23az geroztik, Lea-Artibain eta Mutrikuko datuak ez dira aldatu. Lurraldeka, atzo [ekainak 2] 6 positibo kasu berri erregistratu zituzten: 3 Araban eta beste 3 Bizkaian. Hiru lurraldeetan, atzo 10 pertsona hil ziren. Guztira, pandemia hasi zenetik, 1.553 pertsona hil dira Araba, Bizkai eta Gipuzkoan.
Jai usainari eta euren izateari eutsi nahian ekintza solte batzuk egingo dituzte asteburuan. Paella argazki lehiaketa eta marrazki lehiaketa antolatu dituzte estreinako.
Terrazak zabalago ipini ahal izateko, astegunetan 12:00etan ari dira ixten bi plazak, lehen baino ordubete lehenago.
Zerga ordaintzeko borondatezko epea abuztuaren 31rarte luzatu dute.