Hamar egun Lea-Artibain eta Mutrikun kutsatu berririk erregistratu gabe
Maiatzaren 23az geroztik, Lea-Artibain eta Mutrikuko datuak ez dira aldatu. Lurraldeka, atzo [ekainak 2] 6 positibo kasu berri erregistratu zituzten: 3 Araban eta beste 3 Bizkaian. Hiru lurraldeetan, atzo 10 pertsona hil ziren. Guztira, pandemia hasi zenetik, 1.553 pertsona hil dira Araba, Bizkai eta Gipuzkoan.
Gaur [ekainak 3] hamar egun bete dira Lea-Artibain eta Mutrikun kutsatu berririk erregistratzen ez dutela; eskualdeko azken kutsatua maiatzaren 23an erregistratu zuten, Lekeition. Guztira, pandemia hasi zenetik 94 positibo erregistratu dituzte eskualdean (denak ez bada gehienak sendatuta daude):
- Lekeitio: 23 positibo
- Ondarroa: 20 positibo
- Markina-Xemein: 18 positibo
- Mutriku: 14 positibo
- Berriatua: 6 positibo
- Etxebarria: 4 positibo
- Mendexa: 3 positibo
- Aulesti: 2 positibo
- Amoroto: 1 positibo
- Ispaster: 1 positibo
- Gizaburuaga: 1 positibo
- Ziortza-Bolibar: 1 positibo
Lurraldeei dagokienez, gaur [ekainak 3] 00:00ak arteko datuen arabera, ondokoak dira lurraldez lurralde PCR proban positibo eman duten kasu berriak:
- Araba: 3.013 positibo (3 kasu gehiago azken 24 orduetan)
- Bizkaia: 7.613 positibo (+3)
- Gipuzkoa: 2.313 positibo (=)
Ospitaleratutakoei dagokioenez, gaur [ekainak 3] goizaldera arteko datuen arabera 24 pertsona daude ZIUn (atzo baino 3 gutxiago). Eta Araba, Bizkai eta Gipuzkoako datuak kontuan hartuta, RO 0,68 dela diote (atzo baino 0,04 baxuagoa).
Gaurko [ekainak 2] datuen arabera, guztira, pandemia hasi denetik 16.656 pertsona sendatu dira (%83,4). Oraindik sendatu ez direnak, aldiz, 1.758 dira (%8,8), eta hildakoak 1.553 (azken orduetan 10 pertsona hil dira).