Markina-Xemeingo Udalak ibilgailuen gaineko zerga ordaintzeko epea luzatu du
Zerga ordaintzeko borondatezko epea abuztuaren 31rarte luzatu dute.
Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen Gaineko Zerga ordaintzeko borondatezko epea abuztuaren 31rarte luzatu du Markina-Xemeingo Udalak. Azaldu dutenez, Berton bulegoan, udaletxeko kutxazain automatikoan edo herriko edozein banketxetan egin daiteke ordainketa.