Gozatu Sarean Euskaraz! kanpaina abiarazi dute, ingurune digitalean euskara sustatzeko
Kanpaina gaur [ekainak 4] abiarazi du Eusko Jaurlaritzak, Ingurune Digitalean Euskara Sustatzeko Batzordearen ekimenez. Lehenengo fasean aisialdiarekin eta kirolarekin lotutako eduki eta baliabideak zabalduko dira. Hurrengoetan, berriz, kulturakoak, euskara ikastekoakā¦
Kanpaina uda sasoian gauzatuko da, sare sozialetan (Youtube, Instagram, Twitter, Facebook). Funtsean, kanpainarekin ingurune digitalean euskararen erabilera sustatu nahi da. Izan ere, konfimanamenduaren aurretik Interneteko produktuak asko kontsumitzen baziren, zer esanik ez konfinamendua sasoian; kontsumoa nabarmen igo da.Ā Beraz, eta Interneten ere euskararen erabilera bultzatzeko eta indartzeko, kanpainarekin Eusko Jaurlaritzak sustatutako produktuak eskura ipini nahi izan dizkiete herritarrei.
“Aisialdian eta kirolean euskaraz gozatzeko baliabide digital ugari daude: webserieak, webguneak, aplikazioak, mugikorrerako jolasak… Horietako batzuk gune bakar batean bildu ditugu zuretzat”.