Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Hamaika Gararen deialdiagaz bat egingo dute Lea-Artibain

Plazak aldarriz betetzeko deia egin du Hamaika Garak domekarako. Parte-hartzaile bakoitzak bere aldarria kartoi zati batean idatzi eta etxetik plazara eramango du.

Argazkia: Gure Esku
Eider Mugartegi
Lea-Artibai eta Mutriku
2020/06/04

Plazak aldarriz betetzeko deia egin du Hamaika Garak domekarako [ekainak 7], eta ekimen horregaz bat egingo dute Lea-Artibaiko hainbat herrietan ere. COVID-19ak eragindako geldialdiaren ondoren, herritarrek eta aldarrikapenek plaza publikoa berreskuratzeko garaia dela uste dute: “premiazkoa da bizi dugun eta datorren krisiari Euskal Herritik eta guztion artean erantzun behar diogula adieraztea, eta tokiko erabaki burujabeak aldarrikatzea”.

Hemen erabaki, herritarrok erabaki lelopean egingo den ekimen bateratu horren bidez, herri eta hirietako plazak aldarriz betetzea dute asmoa. Horretarako, 11:00etatik 14:00etara, parte-hartzaile bakoitzak bere aldarria kartoi zati batean idatzi eta etxetik plazara eramango du, lurrean utziz.

Etxebarrian, Plaza Barrin egingo da ekintza, Lekeition, udaletxeko eskaileratan; Ispasterren, kanpoko frontoian; Mendexan, plazan, eta Markina-Xemeinen Zelaian edo Plazabarripean, eguraldiaren arabera. Markina-Xemeinen, gainera, 12:00etan hasiko da ekimena. Ondarroan, berriz, ekimena Itsas Aurren egingo dute. Herri dinamikako kideek agertu dutenez, pasealekuko zuhaitzetan ipiniko dituzte soketan eskegiko dituzte aldarrikapenak. “Aldarriak etxetik eginda ekarri ezin dituztenentzat orri eta margo batzuk edukiko ditugu eskura, beti ere osasun berme guztiak mantenduta”. Ondarrutarrek argazkiak ateratzeko asmoa badutela ere agertu dute. “Euren aldarriekin etortzen direnei aldarria eskegi aurretik argazki bat ateratzen ahaleginduko gara. Horiek gero sare sozialetan elkarbanatuko ditugu”.

Etenaldia. Gure Eskuk, gizarteko alor askotako eragile ugarirekin batera, Hamaika Gara egitasmoa jarri zuen abian martxoaren 11n. Erreferendumaren aldeko sinadura bilketa bat ardatz hartuta, epe luzeko ibilbide bati ekin zioten hamaika eragilek, burujabetza eta erabakitzeko eskubidea sustatzeko asmoz. Egitasmoa aurkeztu eta gutxira, COVID-19aren aurkako neurriak ezarri zituzten gobernuek, eta horren ondorioz, sinadura bilketa aldi batez sustatzeari utzi, eta aurreikusitako kale mobilizazioak udazkenera atzeratzea erabaki zuten sustatzaileek.

Orain, berriz, ekimen honen ondoren, erreferendumaren aldeko sinadura bilketa berrartuko dutela iragarri dute, eta udazkenetik aurrera kanpaina indartzen hasiko dira.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.