Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Irailean ikasturtea normaltasunez hastea aurreikusten du Eusko Jaurlaritzak

Maila guztietan eta gela murrizketarik gabe hasiko litzateke, dena ondo badoa, irailaren 7an. Jangela eta garraio zerbitzuak normaltasunez hastea ere aurreikusten du, baina DBHko eta Batxilergoko ikasleek ordutegi jarraitua izango lukete, etxean bazkaldu dezaten.

Jon OrdoƱez (Berria)
Lea-Artibai eta Mutriku
2020/06/04

Zenbait hedabidek aurreratu dutenez, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak aurreikusten du 2020-2021 ikasturtea normaltasunez hastea. Ondo bidean, irailaren 7an maila guztietan hasiko litzateke ikasturtea, eta gela murrizketarik gabe; hau da, ikasle kopuru osoarekin. Gainera, garraio eta jangela zerbitzuak ere osasun krisia hasi aurreko baldintzatan jarriko lirateke martxan. Hori bai, DBHko eta Batxilergoko ikasleek ordutegi jarraitua izango lukete, etxean bazkaldu dezaten. Haur eta Lehen Hezkuntzako ikasleak goiz eta arratsalde joango lirateke eskolara.

Hiru hilabete falta dira ikasturtea hasteko, baina Hezkuntza Sailak lehenbailehen nahi du erabaki ikasturte hasieraren inguruan. Aurreratu du oraindik ezin dutela zehaztu zer segurtasun baldintza izango diren, baina printzipioz ez dute aurreikusten ikasleek maskarak eta segurtasun distantziak erabili eta mantendu behar izatea.

Dena dela, Hezkuntza Sailak ikastetxeei eskatu die beste bi ere prestatzeko, badaezpada: bat eskola presentzialekin baina murrizketekin, eta beste bat Internet bidezko eskolekin. Eta, horrekin batera, batetik bestera egokitzeko ere prestatzeko eskatu die. “Hiru jokalekuekin ari gara lanean, prest edukitzeko nolakoak izan beharko luketen eta batetik besterako aldaketak egonez gero ikastetxe bakoitzak zer egin beharko lukeen”, adierazi diote sail horretako iturriek Efe albiste agentziari.

ALBISTE OSOA IRAKURGAI, BERRIAn

Erlazionatutako edukiaEHIGE: “Hezkuntza Saila prebentzio neurriei egokitutako plan bat egiten hasi behar da berehala”DBHko ikasleentzako eskola jantoki zerbitzua martxan jartzea eskatu diote Jaurlaritzari

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.