Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Markina-Xemeingo Berakruz ikastolak ikasturte amaiera ospatuko du

Era askotako ekintzak antolatu dituzte, egoerara egokituta. Zuzeneko irratsaioa egingo dute zapatuan [ekainak 6] ikastolatik.

I. Binke Trail martxako partaideak helmugaratzen. Argazkia: Bera Kruz Ikastola I. Binke Trail martxako partaideak helmugaratzen. Argazkia: Bera Kruz Ikastola
Eider Mugartegi
Markina-Xemein
2020/06/04

Egoera ohikoa ez den arren, ikasturteari amaiera polit bat eman nahi izan diote Markina-Xemeingo Berakruz ikastolan. Urtero, ekainaren lehen asteburuan ikasturte amaierako jaialdia ospatzen dute, eta, aurten ere, horrela egitea erabaki dute, alarma egoeraren segurtasun neurriek ahalbidetzen duten ekimenak antolatuz.

Ekintza erraz, erakargarri eta batez ere parte hartzaileak antolatzea eduki du helburu ikastolako jai batzordeak. Aitziber Zuazo batzorde horretako kideak azaldu duenez, ekimen batzuk aurretik antolatu dira, eta zapatuko [ekainak 6] jaialdirako utzi dituzte beste batzuk.

Aurretik egin dituztenen artean, Tontorrera igoera, balkoi eta leihoen apainketa, mozorro lehiaketa eta bertso txapelketa aipatu ditu. Gogora ekarri duen modura, urtero, Binke izeneko mendi martxa antolatzen dute. Horren ordez, Markina-Xemein inguruko hiru tontor proposatu dituzte aurten, eta martxako kamiseta soinean, bertara joan eta argazkia atera behar izan dute parte hartzaileek, han egon direla erakusteko. Beste ekintza guztietako argazki eta bideoak ere bidali behar zituzten, eta horiekin bideo txikiak prestatu dituzte. Horrez gain, parte hartzaileen artean zozketa bat egin eta sariak banatuko dituzte. “Aipamen batzuk egingo dira, baina ez dago irabazlerik. Parte hartzea da nahi genuena, eta beraz, ekintza bakoitzeko partaideen artean zozketa bat egin eta irabazleak herriko establezimenduetan gastatzeko bonua eskuratuko du”.

Zapatuan, bestalde, Bizkaia Irratiaren zuzeneko irratsaio bat egingo da ikastolatik bertatik, 11:00etatik 13:00etara. Marrazki txapelketa bat ere edukiko dute, eta guraso eta irakasleek egin dituzten lanak eraman eta ikastola apainduko dute. Jaialdia 14:00ak arte luzatuko da.

Orain arteko parte hartzea oso ona izan dela jakitera eman du Zuazok, eta zapatuan ere hala izatea espero dute.

[JAIALDIAREN EGITARAUA]

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.