Arrazakeriaren eta faxismoaren aurkako elkarretaratzea egin dute Markina-Xemeinen
Ekimena Munduko Arrozak ospakizunaren baitan egin zenez, elkarretaratzea egin eta gero, taldeko zortzi kide kiroldegiaren alboan dauden mahaietan batu ziren, eta talde txikietan banatuta bazkaldu zuten.
Markina-Xemeingo Ongi Etorri Errefuxiatuak taldeak antolatuta eta Munduko Arrozak ospakizunaren baitan, arrazakeriaren eta faxismoaren aurka protesta egiteko elkarretaratzea egin zuten zapatu eguerdian [ekainak 6] Markina-Xemeinen. “Euskal Herrian arrazismoa oraindik ere bizirik dagoela aldarrikatu dugu”, esan zuten.
Ekimena azken egunetan mundu mailan egiten ari diren protestan baitan ere kokatu dute. Segurtasun neurriak kontuan hartuta egin zuten protesta ekitaldia, Plazabarripean. Guztira, 15 pertsona inguru batu zirela esan dute.
Ekimena Munduko Arrozak ospakizunaren baitan egin zenez, elkarretaratzea egin eta gero, Markina-Xemeingo Ongi Etorri Errefuxiatuak taldeko zortzi kide kiroldegiaren alboan dauden mahaietan batu ziren, eta talde txikietan banatuta bazkaldu zuten. “Bakoitzak bere herrialdeko errezeta jarraituta aurretiaz etxean prestatutako arroza elkarbanatu genuen”. Horretan, nikaraguarrak, senegaldarrak eta euskaldunak batu zirela esan dute.