Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Gizon bat atxilotu dute Markina-Xemeinen gasolindegi batean lapurtzeagatik

Gasolindegi bateko dendan olio lata bat eta janaria eta kamioi batetik takografo irakurle bat lapurtzea egotzi diote.

Eider Mugartegi
Markina-Xemein
2020/06/08

28 urteko gizon bat atxilotu dute Markina-Xemeinen, gasolina zerbitzugune bateko dendan olio lata bat eta janaria eta kamioi baten barrutik takografo irakurle bat lapurtzea egotzita.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, gertakariak zapatu [ekainak 6] goizeko hamarrak aldera izan ziren. Jakinarazi dutenez, gizon batek ibilgailuentzako olio bidoi bat, ogitarteko bat, garagardo lata bat eta txokolatina batzuk hartu eta ordaindu barik alde egin zuela azaldu zion Ertzaintzari Markina-Xemeingo errepideko zerbitzugune bateko langileak.

Patruila bat bertaratu zen langileak eman zitzakeen datuak jasotzera, eta, une horretan, agenteei jakinarazi zieten establezimenduaren ondoko Kareaga industrialdean gizon bat aparkatutako ibilgailuen artean zebilela.

Ertzainek gizonezko bat aurkitu zuten, eta haren autoa miatu ondoren, maletategian mendi moduko txamarrak, ibilgailuentzako olio lata bat eta takografo irakurgailu bat aurkitu zituzten. Objektu horiek kamioiaren titularrarenak zirela ikusita, agenteek ustezko lapurra atxilotu zuten.

Atxilotuari zerbitzu estazioan lapurreta egitea eta kamioiaren barruan lapurreta egitea leporatzen diote, eta ertzain etxera eraman zuten, epailearen esku jartzeko.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Bizkaia

Bizigiro, Bizkaia

Ondareari soinua dario

Euskal Herria, Bizkaia

Presoen alde «indarrik handiena egiteko garaia» dela nabarmendu dute Plentziako Itsas Martxan

Euskal Herria, Bizkaia

Sopelan hiri hezegune bat sortuko dute bioaniztasuna sustatzeko

Euskal Herria, Bizkaia

Sexu eraso bat egiteagatik zigortutako gizonezko bat atxilotu dute Bilbon, sei hilabetez ihesi ibili ondoren

Kultura, Bizkaia

Naturaren inguruko hausnarketa bat plazaratu dute BBVAren erakusketa berrian

Bizigiro, Bizkaia

Arbolapeko gerizpean

Euskal Herria, Bizkaia

Ertzaintzak barne ikerketa bat abiatu du agente batek adingabe bati eraso egin ote dion argitzeko

Kirola, Bizkaia

Terzic: «Athleticen identitateak, filosofiak eta historiak erakarri naute gehien»

Hamarretik sei herritarrentzat etxebizitza da Bizkaiko arazo nagusia

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.