Pandemia hasi zenetik, Lea-Artibain eta Mutrikun 103 kutsatu erregistratu dituzte
Eusko Jaurlaritzak ekainaren 1era arte metatutako datuen arabera, Lea-Artibain eta Mutrikun ez dira 94 kutsatu erregistratu, baizik eta 103. Datuen dantza horretan, Amoroton erregistratutako kutsatua ez zela amorotoarra esan dute. Beraz, eskualde mailan, Munitibar eta Amoroto dira kutsaturik erregistratu ez diren herriak.
Bi aste baino gehiago pasatu dira Lea-Artibain eta Mutrikun COVID-19arekin kutsatutako kasu berri bat erregistratu zutenetik. Ordutik, eskualdeko datuak bere horretan mantendu dira. Dena dela, Eusko Jaurlaritzak emandako datuen arabera, eta ekainaren 1era arte metatutako datuetan jaso dutenez, pandemia hasi zenetik 103 positibo erregistratu dituzte eskualdean, eta ez 94. Bestalde, Osasun Sailak emandako datuen arabera, pandemia hasi zenetik, COVID-19agatik 7 herritar hil dira Lea-Artibai eta Mutrikuko osasun eremuetan: 3 Ondarroan, 2 Markina-Xemeinen, 1 Lekeition eta 1 Deban (Mutrikuren osasun eremua).
- Lekeitio: 25 positibo
- Ondarroa: 24 positibo
- Markina-Xemein: 21 positibo
- Mutriku: 14 positibo
- Berriatua: 6 positibo
- Etxebarria: 4 positibo
- Mendexa: 4 positibo
- Aulesti: 2 positibo
- Ispaster: 1 positibo
- Gizaburuaga: 1 positibo
- Ziortza-Bolibar: 1 positibo
Lurraldeei dagokienez, gaur [ekainak 8] 00:00ak arteko datuen arabera, ondokoak dira lurraldez lurralde PCR proban positibo eman duten kasu berriak:
- Araba: 3.296 positibo (277 kasu gehiago asteburuan)
- Bizkaia: 7.617 positibo (+174)
- Gipuzkoa: 2.263 positibo (barikuan esandakoa baino 50 gutxiago)
Ospitaleratutakoei dagokioenez, gaur [ekainak 8] goizaldera arteko datuen arabera 18 pertsona daude ZIUn (barikuan baino 3Â gutxiago). Eta Araba, Bizkai eta Gipuzkoako datuak kontuan hartuta, RO 1,19 dela diote (barikuan baino 0,4 altuagoa). Guztira, pandemia hasi zenetik 1.571 pertsona hil dira (asteburuan 7 pertsona hil dira).
Bestalde, ikerketak zabaldu dituzte Gasteizko Txagorritxun eta Basurtuko Unibertsitate Ospitalean, negatibo ospitaleratu zituzten pazienteen artean koronabirusean bi positibo antzemateagatik. Txagorritxun lau kasu antzeman dituzte, eta 10 (8 paziente eta 2 osasun langile) Basurtuko Unibertsitate Ospitalean. Nola kutsatu diren ikertzen ari dira.