Markina-Xemeingo Herri Biblioteka, zabalik
Ohiko ordutegian emango du zerbitzua. Edukiera mugatua izango du.
3. faseagaz batera zabaldu ditu ateak Markina-Xemeingo Herri Bibliotekak. Ohiko ordutegian egongo da zabalik: astelehenetik barikura 11:00etatik 13:30era eta 15:00etatik 19:00etara, eta zapatuetan 11:00etatik 13:30era. Hala ere, osasun arazoak tarteko, bertaratu ezin dutenentzat etxez etxeko zerbitzua eskaintzen jarraituko dute.
Jakitera eman dutenez, liburuak maileguan hartu eta itzuli ahal dira. Hala ere, ezin dira liburuak esku artean erabili, hartu nahi dena arduradunari eskatu behar zaio. Bibliotekako ordenagailuak ere erabilgarri egongo direla azaldu dute, ordea, egunkaririk ezin izango da kontsultatu. Bestalde, 14 urtetik beherakoak heldu batek lagunduta joan beharko dute.