Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Kanpai hotsen kexu dira Ziortza-Bolibarko herritar batzuk

Herrigunean dagoen Santo Tomas elizako kanpaiek 24 ordutan jotzen dutela diote. Apaizagaz hitz egiten saiatu badira ere, harek ez dietela kasurik ere egin esan dute. Apaizak, aldiz, HITZAri adierazi dio arazoa konpontzeko prest dagoela.

Asier Alkorta
Ziortza-Bolibar
2020/06/10

«Hamabost minututik behin jotzen dute, egunez zein gauez. Eta horrela urteko egun guztietan», diote herritar batzuek. Gutxienez, gauez ez jotzeko eskatu diote apaizari, azken horrek bai dauka kanpai hotsen maiztasuna aldatzeko eskumena. Apaizak, baina, ez dietela kasurik egin esan dute.

Egunean kanpai hotsa 100 bat aldiz entzuten dutela diote. «Astean 700 kanpai hots entzuten ditugu, hilean 2.800, eta urtean 33.200 aldiz. Gehiegizkoa iruditzen zaigu». Diotenez, ulertzen dute kanpaiak jotzeko ohiturari eustea, baina gutxienez gaueko kanpai hotsak kentzeko eskatzen dute. «Herritar batzuen deskantsuan ere eragiten dute kanpai hotsek, txarrerako, noski».

Apaizagaz ezinean. Arazoa erraz konpontzekoa dela uste badute ere, apaizak ez duela borondaterik erakusten diote. «Ez gaude elizaren kontra, ezta kanpaien kontra ere. Gaur egun guztiok dugu eskura mugikorra, erlojua… Ez dago beharrik gauean kanpaiak entzuten jarraitzeko. Ez dugu uste ezer arrarorik eskatzen gaudenik». HITZAk apaizagaz hitz egin du, eta harek esan du arazoa konpontzeko prest dagoela.

Beste herri eta auzo askotan ere arazo hori eduki dutela eta akordio batera ailegatu direla diote. «Guri, baina, ezinezkoa zaigu apaizagaz akordio batera heltzea».

Horrela, beraz, eta «ezintasuna» sentituta, sinadura bilketa bat ere egiten hasi dira. «Ez dugu nahi arazoa modu txarrean konpondu».

Dena dela, kanpai hotsen bolumena ere gehiegizkoa dela diote. «Egunez, plazan bazaude eta kanpaiak jotzen hasten badira, ezin duzu hitzik ere egin». Dezibelioen neurketa ere eginda daukate, eta Ziortza-Bolibarko herriguneko elizako kanpai hotsak 100 dezibelio gainditzen dituela diote. «Egunez 50 eta 65 dezibelio bitarteko hotsak onartzen dira, eta gauez 40 eta 55 artekoak». Ziortza-Bolibarren, baina, egunez zein gauez kanpai hotsek bolumen berdina daukatela diote.

Udala, laguntzeko prest. Herrigunean erromesentzako aterpetxe bat ere badago, eta hango arduraduna ere kaltetuetako bat dela diote. «Aterpetxean ostatu hartzen duten erromes guztiek esaten dute gauez ezin dutela ondo deskantsatu, 15 minuturik behin kanpai hotsak entzuten dituztelako». Aterpetxeko arduraduna gai horrekin «sufritzen» dagoela diote.

Udal ordezkariek esan dute jakin badakitela herritar batzuk gai horren inguruko sinadura bilketa egiten ari direla. «Momentuz, ezer ofizialik ez dakigu. Baina herritarrak diren heinean, arazoari irtenbidea emateko gure esku dagoena egiten saiatuko gara», dio Alberto Garro Ziortza-Bolibarko alkateak.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.