Herrigunean dagoen Santo Tomas elizako kanpaiek 24 ordutan jotzen dutela diote. Apaizagaz hitz egiten saiatu badira ere, harek ez dietela kasurik ere egin esan dute. Apaizak, aldiz, HITZAri adierazi dio arazoa konpontzeko prest dagoela.
Aretoak ikusle gehiago hartu ahal izan arte itxarotea erabaki du Lekeitioko Zinemazaleen Elkarteak. Ezin izan diote ihes egin COVID-19aren pandemiaren eraginari
Osasun sailburuak azpimarratu du bi fokuak "laster" detektatu direnez, "profesionalen eta pazienteen segurtasuna bermatzeko beharrezko neurriak" hartu ahal izan direla. Lea-Artibain eta Mutrikun hamazazpi egunez jarraian ez dute positibo kasu berririk antzeman.
Norbanakoen atxikipenak Alde Zaharrean eta Alamedan jasoko dituzte, ekainaren 14tik 27ra bitartean.
Aurkezpenak bi egunetan egingo dira: ekainaren 16an eta 17an.
Futbol taldearen asmoa berriro ere emakumezkoen kadete taldea ateratzea da. Taldea osatzeko bost bat lagun gehiago beharko dituzte.
Musika eskolaren informazio zabala eskaintzen du webgune berriak.
Parte hartzeko asmoa jakinarazi behar da WhatsApp mezu baten bidez. Gaur eta ekainaren 17an dira eskolak.
Izena emateko azken eguna ekainak 15 izango da. Udalekuek zalantzak eragin dituzte herritarren artean. Hori dela eta Olgetaneko hezitzaileek idatzi bat kaleratu dute egoera argitzeko.
San Juan bezperako ekintzek zelako jendetza batzen duten ikusirik, ohiko ekintzak ez antolatzea erabaki du udalak. Gorozikako San Juan jaiak ere bertan behera geratu dira.