Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Udalekuak antolatzeko aurre izen ematea zabaldu du Markina-Xemeingo Udalak

Izena emateko azken eguna ekainak 15 izango da. Udalekuek zalantzak eragin dituzte herritarren artean. Hori dela eta Olgetaneko hezitzaileek idatzi bat kaleratu dute egoera argitzeko.

Eider Mugartegi
Markina-Xemein
2020/06/10

Markina-Xemeingo Udalak udalekuak antolatzeko asmoa dauka, eta antolaketagaz hasteko aurre izen ematea zabaldu du. Jakitera eman dutenez, udalekuak uztailean egingo lirateke, ekainaren 29an hasita, eta 3 eta 9 urte arteko Markina-Xemeingo umeei zuzenduta egongo dira. Interesik egonez gero, gainera, abuztuan ere egiteko aukera egon daitekeela argitu dute, eta izen-ematea asteko egin ahalko da.

Parte hartu nahi dutenek udaletxean eman behar dute izena, Berton bulegoan. Izen-abizenak, umearen adina, kontaktua (telefonoa eta helbide elektronikoa) eta parte hartu nahi den astea edo asteak zehaztu behar dira. Izena emateko azken eguna ekainak 15 izango da.

Olgetan. Udalak antolatuko dituen udalekuek zalantzak eragin dituzte herritarren artean. Hori dela eta Olgetaneko hezitzaileek idatzi bat kaleratu dute egoera argitzeko. Olgetan udalekuak antolatu izan dira azken urteetan Markina-Xemeinen, baina aurten, COVID-19a dela eta, horrelako proiektu bat aurrera eramatea ezinezkoa dela ikusi dute.

Olgetan proiektuko hezitzaileek azaldu dutenez, 2019ko abenduan Olgetan proiektua aurkeztu zuten udalean. “Proiektu hori onartu egin zen, beraz, martxan hasi ginen udalekuak antolatzeko asmoz. 2020ko maiatzean, COVID-19a dela eta, momentu hartako egoera ikusita, bai udalak bai guk Olgetan bezala, udalekuak bertan behera geratzeko erabakia hartu genuen”.

Ekainaren hasieran, udalekuak egiteko aukera baimendu zuten, hainbat baldintza eta segurtasun neurri ekin. “Honen harira, udala gurekin harremanetan jarri zen gure asmoen berri izateko”, argitu dute.

Hala ere, Olgetaneko hezitzaileak egoera horretan proiektu hezitzailea aurrera eramatea ezinezkoa zela ikusi zuten, eta bestelako proiektu edo zerbitzu bat eskaintzeko prest egon direla azaldu dute. “Proiektu hori aurrera eramateko orduan zenbait zalantza izan ditugu eta udalarekin kontaktuan jarri gara hauek argitzeko eta proiektua batera lantzeko asmoz. Bilera horietan ez dira gure zalantzak argitu, eta udalak aditzera eman digu bere gain hartuko duela udako aisialdi eskaintza”.

Datorren urtera begira, orain arte bezala, “ilusioz” lanean jarraituko dutela azpimarratu dute, “aisialdi hezitzaile baten alde”.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.