Manifestazioa egingo da Lekeition, Pototoren etxeratzea eskatzeko
19:00etan irtengo da Eskolapetik zapatuko [ekainak 13] manifestazioa.
 Julen Atxurra Egurrola Pototo preso lekeitiarraren osasun egoera salatzeko elkarretaratzea, Lekeitioko Eskolapean.
                    Julen Atxurra Egurrola Pototo preso lekeitiarraren osasun egoera salatzeko elkarretaratzea, Lekeitioko Eskolapean.                Salbuespeneko politikarekin amaitu eta Julen Atxurra Egurrola Pototo preso lekeitiarraren etxeratzea eskatzeko manifestazioa egingo da zapatuan [ekainak 13], Lekeition. 19:00etan irtengo da Eskolapetik manifestazioa. Atxurra osasun egoera larrian dago, eta herenegun jakin zen Madrilgo Aranjuezko espetxera lekualdatu nahi dutela.
 
								 
								
							 
					 
                    